6 de marzo de 2012

BATZAR NAGUSIETAN ONARTUTAKO ZABOR-KUDEAKETARAKO ARAUDIA ERRESPETATZEKO ETA BETETZEKO ESKATU DIO EAJ-PNV-K FORU ALDUNDIARI.

Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Xabier Ezeizabarrenak Bilduren gobernuari eskatu dio “Europako herrialde aurreratuenen eredua jarraitzeko eta, beraz, atez ate bilketa sistema ez ezartzeko”.

Larraitz Ugarte foru gobernuaren bozeramailearen adierazpenak entzun ondoren, Xabier Ezeizabarrenak, hondakinen alorrean EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaileak, segidakoa gogoratu du: “Prebentzioan, birziklatzean eta konpostajean oinarritutako hondakinen kudeaketaren eta, era berean, prebenitu, birziklatu edo konpostatu ezin daitezkeen hondakinen balorizazio energetikoaren aldekoak gara”.

Ildo beretik, Ezeizabarrenaren ustez, “zabortegia jasangaitza da. Europar Batasuneko araudiak horrela zehazten du eta, ondorioz, zabortegiak ixteko agindua eman du”. Horrenbestez, jeltzaleen eledunak “arduragabetzat” jo du Bilduren aukera; alegia, zaborrak Bizkaira, Nafarroara edota Iparraldera eramatearena. EAJ-PNVren bozeramailearen iritziz, “aukera horrek gure arazoa beste batzuei bidaltzen die eta ingurumen-inpaktua jasanezina da, bai isupenetan bai energía-gastuan”.

Honenbestez, jeltzaleen bozeramaileak Bilduri eskatu dio, batzar nagusiek onartutako hondakinen kudeaketaren araudia betetzeko eta errespetatzeko”. Hortaz, Xabier Ezeizabarrenak Bilduri honakoa esan dio: “Europako herrialde aurreratuenen eredua jarraitu behar dugu, beraz, ez inposatu atez ateko bilketa sistema; izan ere ez du ezer konpontzen”.

Amaitzeko, Ezeizabarrenak foru gobernuari segidakoa gogoratu dio: “Gipuzkoak erabaki du hondakinak nola kudeatu. Gainera, gure lurraldearen egoera ezin da alderatu Nafarroarekin; alabaina, orografía ezberdina dugu, eta Nafarroako egungo zabortegien bizia ez da berdina”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario