17 de abril de 2012

EAJ-PNV-K LURRALDEKO ENPRESEKIKO KONPROMISOA AZALDU DU ETA LEHIAKORTASUNA BULTZATU DU.

EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaileak Espainiako Gobiernuari segidakoa ohartarazi dio: “EAJ-PNV erne egongo da eta gobernuari hartutako konpromisoak betetzeko exijituko diogu; izan ere, Gipuzkoako ekonomia-garapenarentzat oso garrantzitsuak dira”.

2012ko aurrekontua onartzeko itunaren arabera, EAJ-PNVk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak krisialdian lurraldeko enpresei laguntzeko zuzendutako 8 milioi euroen bideratzea adostu dute.

Hasierako diru-kopuruari 400 mila euro gehitu zaizkio, beraz, guztira 8,4 milioi euro dira. Diru horretako 6 milioi euro I+G+B-ko proiektu nahiz ekintzen garapena bultzatzeko eta, era berean, gazte adituak kontratatzeko izango dira.

Bien bitartean, gelditzen diren 2,4 milioi euroak, lehen Zapateroren gobernuak eta, orain, Raxoiren gobernuak bete ez dituzten egitasmo zehatzentzat izango dira. Gogoan izan, Espainiako Gobernuak eta Madrilgo Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren taldearen artean 2012ko Estatuko Aurrekontuak onartzeko ituna sinatu zutela.

EAJ-PNV batzarkide taldearen eledun Markel Olanoren iritziz, “diru-kopuru horioso garrantzitsua da, alabaina, ituna ez betetzeagatik lurraldeko hainbat proiektu estrategiko kinka larrian utzi dituzte; eta, ondorioz, besteak beste, honako egitasmoak babestuko dira: Hernaniko Orona (350.000 €), Basque Culinary Center (350.000 €), Gaia, sare elektriko bizkorra (150.000 €), Miramon Teknologia-Parkea zabaltzea Hondarribia eta Irun arteko Zubieta-Urdanibia eremura (50.000 €), Lehiberri, Tolosako berrikuntza eta lehiakortasun zentroa (400.000 €), Goierri, enpresen eremua (300.000 €) eta teknologia mailako enpresak sustatzeko Loiola berrikuntza Fundazioa (100.000 €)”.

Bestalde, hona hemen jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramailearen hitzak: “250.000 euro Aztiko berrikuntza proiektuentzako izango dira eta, horrenbestez, Pasaiako badiaren birsorkuntza-prozesuari lagunduko zaio”.

Gainera, EAJ-PNVren hautetsiak esan duenez, “450.000 euro lurraldeko eskualdeen garapenerako Agentzientzat izango dira; alta, enpresen gertu daude eta Gipuzkoako ekonomia-garapena laguntzen dute”.

Ildo beretik, Markel Olanok segidakoa azpimarratu du: “Garai gogorretan eskualdeetako agentziei eta, batez ere, garatzen dituzten proiektu estrategikoei, laguntza ematea lurraldearen lehiakortasunaren alde egitea da”.

Honenbestez, EAJ-PNV batzarkide taldeak salatu du Espainiako Gobernuak hartutako konpromisoak ez dituela bete. Gogoan izan, Tabakalera proiektuarekin martxoan gauza bera egin zuela. Jeltzaleen iritziz, Zapaterok ez ditu konpromisoak bete – gehienak I+G+B arlokoak –, nahiz eta 2012ko aurrekontuan hitzartu; eta PPk, berriz, proiektu horiek bertan behera utziko ditu eta, ondorioz, Gipuzkoako lehiakortasunari eta enpresei kalte handia eragingo die.

Amaitzeko, Olanok honakoa ohartarazi du: “EAJ-PNV erne egongo da eta Espainiako Gobernuari hartutako konpromisoak betetzeko exijituko dio; izan ere, oso garrantzitsuak dira Gipuzkoako ekonomia-garapenarentzat”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario