Mostrando entradas con la etiqueta Berrikuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Berrikuntza. Mostrar todas las entradas

27 de noviembre de 2014

EAJ-PNV-K SALATU DU BILDU OZTOPO BIHURTU DELA GIPUZKOAKO EKONOMIAREN GARAPENARENTZAT



Batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaile Markel Olanok azpimarratu du, dagoeneko Gipuzkoan ezin direla aldez aurretik pentsatu gabeko erabakiak hartu. Izan ere, bi foru arau daude Bilduren plangintza ezari aurre egiteko, hain zuzen ere, ekonomia garapenaren gaineko estrategia ezartzen duten bi foru arau”.
Leer más...

4 de diciembre de 2013

MARKEL OLANO: “BILDUK KRISIARI AURRE EGITEKO EAJ-PNV-REN PLANGINTZA ONARTZEA BERRI ONA IZANGO LITZATEKE GIPUZKOARENTZAT”.



EAJ-PNVren batzarkide-taldearen bozeramaileak Foru Aldundiari eskatu dio, Inbiomedi onartutako 400.000 euro ordaintzeko 2013aren amaiera baino lehen eta beste 350.000 euro hurrengo urtean. Era berean, Bidelan sozietate publikoari buruz, Markel Olanok salatu du, beste behin Larraitz Ugarte Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatuak adierazpen apokaliptikoak egin dituela, baina errealitateak erakutsi duela Larraitz Ugartek gezurra esan duela.
Leer más...

25 de junio de 2013

EAJ-PNV-K SALATU DU MARTIN GARITANOREN ZINISMOA, IZAN ERE INBIOMED FUNDAZIOAREN NAGUSIETAKO BAT IZANIK, EZ DU EZER EGIN



Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok Bilduren aginteko Foru Aldundiaren estrategia kritikatu du, izan ere, Berrikuntza departamentuaren aurreontua %24 murriztu du eta, beraz, berrikuntzaren sektorea baztertu du. 
Leer más...

17 de abril de 2012

EAJ-PNV-K LURRALDEKO ENPRESEKIKO KONPROMISOA AZALDU DU ETA LEHIAKORTASUNA BULTZATU DU.

EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaileak Espainiako Gobiernuari segidakoa ohartarazi dio: “EAJ-PNV erne egongo da eta gobernuari hartutako konpromisoak betetzeko exijituko diogu; izan ere, Gipuzkoako ekonomia-garapenarentzat oso garrantzitsuak dira”.

2012ko aurrekontua onartzeko itunaren arabera, EAJ-PNVk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak krisialdian lurraldeko enpresei laguntzeko zuzendutako 8 milioi euroen bideratzea adostu dute.

Hasierako diru-kopuruari 400 mila euro gehitu zaizkio, beraz, guztira 8,4 milioi euro dira. Diru horretako 6 milioi euro I+G+B-ko proiektu nahiz ekintzen garapena bultzatzeko eta, era berean, gazte adituak kontratatzeko izango dira.

Bien bitartean, gelditzen diren 2,4 milioi euroak, lehen Zapateroren gobernuak eta, orain, Raxoiren gobernuak bete ez dituzten egitasmo zehatzentzat izango dira. Gogoan izan, Espainiako Gobernuak eta Madrilgo Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren taldearen artean 2012ko Estatuko Aurrekontuak onartzeko ituna sinatu zutela.

EAJ-PNV batzarkide taldearen eledun Markel Olanoren iritziz, “diru-kopuru horioso garrantzitsua da, alabaina, ituna ez betetzeagatik lurraldeko hainbat proiektu estrategiko kinka larrian utzi dituzte; eta, ondorioz, besteak beste, honako egitasmoak babestuko dira: Hernaniko Orona (350.000 €), Basque Culinary Center (350.000 €), Gaia, sare elektriko bizkorra (150.000 €), Miramon Teknologia-Parkea zabaltzea Hondarribia eta Irun arteko Zubieta-Urdanibia eremura (50.000 €), Lehiberri, Tolosako berrikuntza eta lehiakortasun zentroa (400.000 €), Goierri, enpresen eremua (300.000 €) eta teknologia mailako enpresak sustatzeko Loiola berrikuntza Fundazioa (100.000 €)”.

Bestalde, hona hemen jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramailearen hitzak: “250.000 euro Aztiko berrikuntza proiektuentzako izango dira eta, horrenbestez, Pasaiako badiaren birsorkuntza-prozesuari lagunduko zaio”.

Gainera, EAJ-PNVren hautetsiak esan duenez, “450.000 euro lurraldeko eskualdeen garapenerako Agentzientzat izango dira; alta, enpresen gertu daude eta Gipuzkoako ekonomia-garapena laguntzen dute”.

Ildo beretik, Markel Olanok segidakoa azpimarratu du: “Garai gogorretan eskualdeetako agentziei eta, batez ere, garatzen dituzten proiektu estrategikoei, laguntza ematea lurraldearen lehiakortasunaren alde egitea da”.

Honenbestez, EAJ-PNV batzarkide taldeak salatu du Espainiako Gobernuak hartutako konpromisoak ez dituela bete. Gogoan izan, Tabakalera proiektuarekin martxoan gauza bera egin zuela. Jeltzaleen iritziz, Zapaterok ez ditu konpromisoak bete – gehienak I+G+B arlokoak –, nahiz eta 2012ko aurrekontuan hitzartu; eta PPk, berriz, proiektu horiek bertan behera utziko ditu eta, ondorioz, Gipuzkoako lehiakortasunari eta enpresei kalte handia eragingo die.

Amaitzeko, Olanok honakoa ohartarazi du: “EAJ-PNV erne egongo da eta Espainiako Gobernuari hartutako konpromisoak betetzeko exijituko dio; izan ere, oso garrantzitsuak dira Gipuzkoako ekonomia-garapenarentzat”.
Leer más...

18 de octubre de 2011

EAJ-PNVK FORU ALDUNDIARI ESKATU DIO, ZARAUZKO ETA HERNANIKO INDUSTRIALDEEN GARAPENAREN ALDEKO APUSTUA EGITEKO.

Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok iragarri duenez, “ebazpen-proposamena aurkeztu dugu, non eta, Foru Aldundiari eskatzen diogun, Lurraren Estrategia-Funtsaren bidez, baliabideak jartzeko, eta, era berean, Hernaniko Estubegi eta Zarauzko Irita proiektuak babesteko”.

Zarauzko eta Hernaniko Industrialdeetako Administrazio Kontseiluek bi proiektu garrantzitsu zalantzan jarri dituzte, hain zuzen, Irita eta Estubegi-Galarretako proiektuak. Era berean, horiek bultzatzeko hainbat murrizketa iragarri dituzte. Hori dela eta, EAJ-PNV batzarkide taldeak ebazpen-proposamena aurkeztu du Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanoren iritziz, “bi proiektuak beharrezkoak dira gure lurraldean aberastasuna sortzeko. Hartaz, Foru Aldundiari eskatu diogu, Industrialdeak Programan inbertsioak egiten jarraitzeko”.

Ildo beretik, Olanok segidakoa azaldu du: “2011n Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak honakoa adostu dute: Hernaniko eta Zarauzko bi proiektu garrantzitsuei 10 milioi euro bideratzea, Lurraren Estrategia-Funtsaren bidez. Hauek lurraldearen garapenari lagunduko diote”. EAJ-PNV batzarkide taldearen eledunak bi proiektuen garrantzia azpimarratu du: “Zarauzko Irita eremuan Enpresa-Parkea aurreikusita dago; alegia, 60.942 metro karratuko azalera gordina izango du; horietatik, 44.919 metro karratu enpresak eraikitzeko izango dira. Beste proiektua, Hernaniko Estubegi-Galarreta poligonoa da. Donostiako Teknologia-Parkearen hedapenaren ondoan, zehazki Galarretako gunean, dago. Enpresak eraikitzeko 31.400 metro karratu egongo dira; esaterako, teknologia, zientzia, ikerketa eta industria arloko enpresak kokatuko dira.

Honenbestez, Markel Olano arduratuta dago, izan ere, bi proiektuak beharrezkoak dira enpresak lehiakorrak izateko eta krisialdia gainditzen laguntzeko. Beraz, Foru Aldundiari eskatu dio, “Lurraren Estrategia-Funtsaren bidez, Zarauzko Irita eta Hernaniko Estubegi Poligonoak babesteko eta baliabideak emateko”.

Halaber, hona hemen EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramailearen adierazpenak: “Krisiari aurre egiteko oso garrantzitsua da Industrialdeak Programa garatzen jarraitzea; alabaina, enpresa berriak eta kalitatezko enplegua sortzen lagunduko du”.
Leer más...

29 de septiembre de 2011

EAJ-PNV-K BILDURI OHARTARAZI DIO, AURREKONTUA EZ DUELA NEGOZIATUKO BALDIN ETA ENPRESEI LAGUNTZEKO KRISIAREN AURKAKO PLANAREN DEKRETUAK MANTENTZEN EZ BADITU

Markel Olanok adierazi duenez, foru aldundiak atzerapauso nabarmena eman du. Izan ere, aurreko legealdian Berrikuntza departamentuak sustapen ekonomikoaren ikuspegitik lan berriari ekin zion: krisiaren aurkako borrokan lurraldeko enpresei laguntzeko ardura izan zuen. Aitzitik, Bilduk orain, departamentuak krisiarne aurretik zituen eskuduntzak berreskuratu dizkio, eta hori ikaragarrizko hutsa da”.

Arantza Tapiaren ustez, “Gipuzkoako Foru Aldundiak orain arte egindako lana zakarrontzira bota du, Berrikuntza departamentuan egin duen berrantolaketarekin”.

EAJ-PNV batzarkide taldeko Markel Olanok eta Arantza Tapiak prentsaurrekoa egin dute gaur goizean. Bertan, Olanok Bilduri jarrera zuzen dezan eskatu dio, eta segidakoa ohartarazi dio: “Ez dugu aurrekonturik negoziatuko, baldin eta 2010 eta 2011ko krisiaren aurkako planean enpresei laguntzeko dekretuak mantentzen ez baditu”.

Jeltzaleen batzarkide taldeko eledunaren iritziz, “foru aldundiak atzerapauso nabarmena eman du. Izan ere, aurreko legealdian Berrikuntza departamentuak sustapen ekonomikoaren ikuspegitik lan berriari ekin zion: krisiaren aurkako borrokan lurraldeko enpresei laguntzeko ardura izan zuen. Aitzitik, Bilduk orain, departamentuak krisiaren aurretik zituen eskuduntzak berreskuratu dizkio, eta hori ikaragarrizko hutsa da”.

Markel Olanok, halaber, honakoa adierazi du: “Bildu errealitate ekonomikotik kanpo bizi da. Alabaina, ekonomia eta gizarte ereduak zalantzan jarri ditu”. Ildo beretik, Olanok gogoratu duenez, “industriarekin lotura handia duen lurraldea gara. Gainera, Gipuzkoaren garapen ekonomikorako ezinbestekoa da gure enpresek aberastasuna sortzen jarraitzea. Beraz, onartezina da Gipuzkoako Foru Aldundiak enpresak horrela baztertzea”.

Bestalde, hona hemen Arantza Tapiak azpimarratutakoa: “Kezkagarria da, Foru diputatu batek ekintzailetasuna, hau da, enpresa berriak sortzeko ahalmena, eta nazioarteratze kontzeptuak nahastea”. Orobat, Tapiaren ustez, “Bilduk ez du krisiaren egoerari aurre egiteko ez erantzuteko ez neurririk hartzeko gaitasunik”.

Era berean, Arantza Tapia batzarkideak esan duenez, “Datozen lau urteetarako plangintza ekonomikoa aurkeztea beharrezkoa da; eta, bertan, krisiaren aurkako plana barneratuta egon behar du. Guk 2010 zein 2011 urteetan, krisiaren aurkako plana martxan jarri genuen; besteak beste, enpresei eman beharreko laguntzak zehazten ziren, eta, hain zuzen, lau dekretu definitzen ziren: lehengoa, lurraldeko enpresek hausnarketa estrategikoa egitera bideratua; bigarrena, berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzera zuzendua; hirugarrena, une zailean dauden enpresentzat laguntzak lortzeko gidatua; eta azkenekoa, nazioarteratzea bultzatzeko laguntzak lortzeko orientatua”.

Azkenik, Tapiaren aburuz, “Gipuzkoako Foru Aldundiak orain arte egindako lana zakarrontzira bota du, Berrikuntza departamentuan egin duen berrantolaketarekin”.
Leer más...