18 de abril de 2012

EAJ-PNV-REN USTEZ, BILDUK GELDITZEKO GEHIENGOA DU, EZ ORDEA ERAIKITZEKO.

Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanoren iritziz, “Bildu herritarren arteko enfrentamendua, zalantza eta haserrea sortzen ari da, kudeaketa eskasa dela eta”.

Atzoko Larraitz Ugarte foru gobenuaren bozeramailearen adierazpenen ondoren, Markel Olanok Onda Vasca irrati katean honako adierazpenak egin ditu: “Hondakinen kudeaketaren arduradun nagusia Bilduren aldundia da”. Ildo beretik, Olanok Foru Aldundiari eskatu dio, ardura beste batzuei ez egozteko eta, era berean, gipuzkoar gehienen erabakia errespetatzeko”.

Era berean, EAJ-PNVren eledunaren ustez, “Bizkaia ez du arazorik, nahiz eta Larraitz Ugartek horrela esan; izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak du ardura eta gaia debideratzen ari da datu faltsuekin zein manipulazioekin”. Honenbestez, Markel Olanoren aburuz, “Bilduren eta aldundiaren arduragabekeria gero eta larriagoa da”, eta segidakoa esan du: “Bizkaiak ez du bere erabakia ezarri nahi, baizik eta aldundiarekin sinatutako ituna bete. Gogoan izan, ituna Gipuzkoako Batzar Nagusietako ordezkari gehienek babestu zuten”.

Ildo beretik, Olanok gogoratu duenez, “Igorreko zabortegira hondakinak eramateko, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren (GHK) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko akordioaren hirugarren puntuan, Zubietan Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketarako Zentroa eta, bertan, errauste-planta aurreikusten da. Orduan, Gipuzkoak ituna ez badu betetzen, zer gertatuko da zaborrekin? Zeintzuk dira beste aukerak? Bildu eta aldundiaren egungo kudeatzaileak izango dira ondorioen arduradun bakarrak”.

Olanok, halaber, Bilduri eskatu dio, “Europako Araudiekin bat egingo duen amaiera proposamena egiteko behingoz, alabaina, atez atearekin gaia besteratzen ari dira eta, beraz, hondakinak ez errausteko beste aukerarik dutenik zalantzan jartzen dira”. Hori dela eta, jeltzaleen bozeramaileak Diputazioari exijitu dio “ardura hartzeko eta gipuzkoar gehienok erabakitakoa betetzeko”.

EAJ-PNVren hautetsiaren iritziz, “Larraitz Ugarte Gipuzkoako Hondakinen Plangitza ez besteko aukerarik ez dutela estali nahi du eta, ondorioz, gaia besteratu nahi du Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkarien gaineko salaketekin. Horregatik guztiagatik, EAJ-PNVk Bilduri eskatu dio onartutakoa, araudia eta erakunde guztien eskumenak errespetatzeko”.

Azkenik, hona hemen Markel Olanoren hitzak: “Bildu herritarren arteko liskarra, zalantza eta haserrea sortzen ari da, kudeaketa eskasa dela eta”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario