Joseba Antxustegik
zehaztu duenez, “diputatuari argitzeko eskatzen diogu eta, era berean,
errepideen finantziazioaren egiturazko kudeaketaralp plangintza aurkezteko”.
Atzo Larraitz Ugarte Mugikortasun eta Bide
Azpiegituretako diputatuak ViaT txartela ez duten gidariei udan bidesariak
igoteko proposamena iragarri zuen. Joseba Antxustegi EAJ-PNVren batzarkidearen ustez,
“egun diputatuak ez du proposamenik aurkeztu ez errepideen kudeaketarako,
finantziaziorako edota mantentzea lanetarako ezta garraio publikoa sustatzeko ere”.
Ildo beretik, Antxustegik honakoa esan du: “Larraitz
Ugartek soilik egoeraren araberako erabakiak hartzen ditu”. Honenbestez,
jeltzaleen hautetsiak segidakoa salatu du: “Lehendabizi bidesaririk ez dela
egongo esan zuen eta, gainera, lehengo legealdiko talde txostengilearen
ondorioak bertan behera uzteko batzorde berria proposatu zuen; eta ondoren,
Foru Aldunditik esan zigutenez, gipuzkoarrok bidesariak ez ezik bineta ere
ordaindu beharko dugu”.
Halaber, EAJ-PNVren batzarkidearen iritziz, “diputatuak
berak batzorde txostengileko teknikarien nahiz batzarkideen lana zalantzan
jarri du; izan ere, ondorioak ezagutu aurretik proposamenak egin ditu eta, are
gehiago, berak hasieran egindakoen kontrakoak dira”.
Hori dela eta, Joseba Antxustegik foru diputatuari eskatu
dio, “iritzia behingoz argitzeko eta garraioaren zein errepideen
finantziazioaren egiturazko kudeaketa egiteko eta, beraz, egoeraren araberako
neurri gehiago ez hartzeko. Hots, lurraldeko errepideak eraginkortasunez
kudeatzeko egitura-sistema ezartzeko eskatzen diogu”. Hortaz, EAJ-PNVren
batzarkideak kudeaketa eraginkor eta arduratsuaren adibidea jarri du: “Gure
ustez, uda honetan ez dago bidesariak igo beharrik, betiere Etxegaraten
bidesaria jartzen badugu eta Gipuzkoa zeharkatzen duten 10.000 kamioitik 1.000
AP-1 errepidetik igarotzera behartzen baditugu. Horrela, errepideen finantziazioaren
arazoa konponduko da, alabaina, 8 milioi euro bilduko dira”.
Amaitzeko, Antxustegik azpimarratu duenez, “diputatuak
lan egiteko modua aldatu du; izan ere, horrelako erabakiak lehenbailehen hartu
behar dira, Bidegiren kudeaketak aldundiaren diru-kutxari eraginik ez egiteko”.
Liburuxkaren
kostua
Bestalde, EAJ-PNV batzarkide taldeak hainbat galdera
aurkeztu ditu erregistroan. Bertan, Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako
diputatuari Gipuzkoako etxeetara igorritako liburuxkaren informazioa zehazteko
eskatu diote. Ildo beretik, jeltzaleen batzarkide taldearen aburuz,
zentzugabekeria da krisialdian Gipuzkoako etxeetarako horrelako liburuxka
bidaltzea eta, beraz, lan horren kostua ezagutu nahi du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario