Xabier
Ezeizabarrenaren ustez, “Europak zabortegien itxiera eskatu du eta, beraz,
Bilduren jarrera okerra ulertezinagoa da”.
Europako Parlamentuak eskatu du
zabortegiak pixkanaka-pixkanaka ixteko eta birziklatu daitezkeen materialak
errausteari uzteko. Ondorioz, EAJ-PNVren batzarkide Xabier Ezeizabarrenaren
ustez, “egindako eskariak Gipuzkoan indarrean dagoen arauari babesa ematen dio,
nahiz eta Bilduk aldatu nahi duen”. Ildo beretik, Ezeizabarrenak honakoa esan
du: “Europak babesa eman dio egungo hondakinen kudeaketa-sistemari; hots,
Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketa Plan Orokorra (PIGRUG) arautzen duen
foru-arauari”.
Era berean, EAJ-PNVren
hautetsiak segidakoa azpimarratu du: “Europa zabortegiak ixtearen alde dago.
Horrek, baliabideak eraginkortasunez erabiltzeko helburuarekin batera, babesa
ematen die hondakinen balorizazio energetikorako instalazioei, hondakinen
hondarrak errausteko; alegia, gure taldeak hasieratik defendatu izan duena. Hau
da, birziklatu eta konpostatu ezin daitezkeen hondakinak
errausketa-instalazioen bidez energia bihurtzea, Europak agindutakoari men
egitea da”.
Europako Parlamentuaren
erabakiak, Xabier Ezeizabarrenaren aburuz, “Bilduren jarrera okerra agerian
uzten du; izan ere PIGRUG delakoa zalantzan jartzen dute eta, gainera, EA
alderdiaren presidente Peio Urizarren adierazpenak kolokan jartzen ditu,
alabaina, adierazi zuenez, Europak hondakinik ez errausteko eskaria egiten
zuen”.
Halaber, Xabier Ezeizabarrenak
honakoa gogoratu du: “Baldin eta balorizazio energetikoari buruz hitz egin nahi
badugu, 2009.urteko urtarrilaren lehenetik aurrera balorizazio energetikorako
instalazio berriak martxan jartzeko energia eraginkortasunaren indizeak 0,65koa
izan behar du. Are gehiago, Gipuzkoako errausketa-instalazioaren indizea 0,7koa
da eta, gainera, birziklatu eta konpostatu ezin daitekeen zaborra tratatuko
da”. Hori dela eta, jeltzaleak Bilduri eskatu dio, “gipuzkoarrei iruzurrik ez
egiteko, izan ere, mekanika- zein biologi-tratamenduak hondakinak erregai
bihurtzen ditu eta hondarra errauste-planta batera eraman beharko litzateke
energia sortzen saiatzeko. Hori da, hain zuzen, Europak zehazki esaten duena”.
Honenbestez, jeltzaleen
hautetsia pozik dago, “alta, eurodiputatuek eskatu dute, baliabideei erabilera
eraginkorra emateko eta berriro erabili ahal direnak baliatzeko”. Gainera,
herritarrei dei egin die birziklatzen jarraitzeko; izan ere, “guztion erronka
da eta adostasuna, formazioa eta kontzientziazioa eskatzen du”.
Azkenik, Xabier Ezeizabarrena
ados dago, “hondakinak gutxitzeko eta hobeto tratatzeko helburuarekin.
Horretarako, kudeaketa plan zehatzak eta errealitatearekin bat egingo dutenak
abian jarri behar dira, birziklatu daitekeena hobeto erabiltzeko eta erabili
ezin daitekeena egoki ezabatzeko”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario