Eider Mendoza
batzarkidearen iritziz, “Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarrerak Diru-Sarrerak
Bermatzeko Laguntza kudeatzeko orduan kezka handia sortzen digu”.
Gipuzkoako Batzar Nagusietan EAJ-PNVren taldeak ebazpen
proposamena aurkeztu du eta Foru Aldundiari honakoa eskatu dio: “Gizarte
Politika arloan, lehenbailehen udalen ordezkariekin zuen harreman zuzena
berreskuratzeko”. Eider Mendoza jeltzaleak azaldu duenez, “Bilduren aginteko
Foru Aldundiak Diru-Sarrerak Bermatzeko Laguntza dekretu bidez onartu du eta,
gainera, udalei laguntza hori kudeatzeko ardura eman nahi die, udalen
ordezkariekin aldez aurretik hitz egin gabe”.
Ildo beretik, Mendozak segidakoa salatu du: “Udalek
aipatutako erabakia prentsaren bidez jakin dute eta hori ez da bidezkoa; izan
ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak beti izan du harreman zuzena udalen
ordezkariekin. Baina aitzitik, egun, Foru Aldundiak udalekin duen harreman bakarra
batzar informatiboak izanagatik, aldez aurretik hartutako erabakien berri
emateko dira”.
Era berean, EAJ-PNVren batzarkide taldeak Gipuzkoako Foru
Aldundiari eskatu dio, Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta zuzenean kudeatzeko.
Eider Mendozaren iritziz, “Udalen gizarte zerbitzuak gainezka daude. Beraz,
Foru Aldundiak udalei eskumen zein eginkizun gehiago ematen badizkie, ematen
dituzten zerbitzuen eraginkortasunari kalte egingo diete”. Honenbestez,
Mendozak honakoa gogoratu du: “Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legeak jatorrian
udalaren eskumenak zirenak LANBIDEra bideratu ditu. Hori horrela izanda eta
kontuan hartuta udal teknikariak kontratatzeko diru-laguntzak desagertzeko
arriskuan daudela, nola hartuko dute udalek bere gain lan-karga berria?”.
Halaber, jeltzaleen batzarkide taldeak Foru Aldundiari
eskatu dio, Diru-Sarrerak Bermatzeko Laguntza eskatzen duten pertsonei
lan-merkaturako sarrera errazteko hitzarmenak garatzeko. Eider Mendoza
hautetsiaren aburuz, “laguntza berria jasotzeko aukera izango dutenen
lan-merkaturatzea errazteko neurririk ez hartzea atzerapauso nabarmena da”.
Hori guztia dela eta, Eider Mendozaren iritziz, “Gipuzkoako
Foru Aldundiaren jarrerak Diru-Sarrerak Bermatzeko Laguntza kudeatzeko orduan
kezka handia sortzen digu; izan ere, agerian utzi du Gizarte Zerbitzuen arloko
neurri eraginkor bat hondatzeko duen gaitasuna”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario