Asteazkenean bide azpiegituren finantziazioari buruzko
talde txostengilea iraila arte atzeratu zuten. Atzo, berriz, Larraitz Ugarte
foru diputatuak proposamen berria aurkeztu zuen AP-8 eta AP-1 errepideen
ordainketa sistemarako.
EAJ-PNV batzarkide taldearen iritziz, Larraitz Ugarteren
jarrera onartezina da; izan ere, egunero dituen ideia berriekin bere benetako
proposamena ezkutatu nahi du: Gipuzkoa osoan bidesariak zein zerga berria
ezartea.
Atzo, Mugikortasun eta Bide-azpiegituretako foru
Diputatuak errespetua galdu zien Batzar Nagusiei nahiz batzarkideak talde
txostengilean egindako lanari. Atzoko adierazpenak arduragabekeria dira eta argi
uzten dute zein den bere benetako jarrera: talde txostengilearen ondorioak
oztopatzea eta gipuzkoarroi bidesariak zein zerga berria ezartzea”.
EAJ-PNV batzarkide taldearen aburuz, Larraitz Ugarte,
berriro ere, bat bateko erabakiak hartu ditu. Idazburuak baino ez zaizkio
interesatzen. Batzar Nagusiek hainbat aldiz eskatu diote bide azpiegituren
mantentze-lanetarako eta finantziaziorako proposamena aurkezteko, baina,
diputatuak ez du oraindik ezer aurkeztu.
Dena den, atzoko iragarpenak Bidegiren kaudimena berretsi
egiten du inbertsioei aurre egiteko; izan ere, foru diputatuaren
proposamenarekin Bidegik 1,2milioi euro jasotzeari utziko dio. Honenbestez,
agerian utzi du iraganean Bidegik finantziatutako obren gainean egindako
adierazpenak faltsuak, arduragabeak eta funtsik abekoak zirela.
Azkenik, EAJ-PNV batzarkide taldeak eskatu du batzorde
iraunkorra lehenbailehen deitzeko eta, bertan, Larraitz Ugarte Batzar
Nagusietan agertzeko eskaera egiteko bere proposamenak aurkezteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario