7 de junio de 2012

XABIER EZEIZABARRENA: “BILDUK BETO ESKUBIDEA EZARRI DU, IZAN ERE EZ DITU AINTZAT HARTZEN BATZAR NAGUSIEK HONDAKINEN PLANGINTZAREN ARLOAN HARTUTAKO ERABAKIAK”.


EAJ-PNVren batzarkideak koalizio abertzalearen jarrera salatu du: “Ez dute demokrazia-kulturarik. Apartheid politikoari buruz hitz egiten dute, baina ahazten dute egun ganbera honetan alderdi guztiak ordezkatuta daudela eta ez dute errespetatzen gehiengoaren erabakia”. 


Gipuzkoako Foru Aldundiaren Hondakinen Plangintzaren gaineko eztabaidak gaur jarraitu du Batzar Nagusietako osoko bilkuran. Gipuzkoa eta Bizkaiaren arteko hondakinen hitzarmenari buruzko eguneko aztergaian – gogoan izan, 25.000 tona hondakin Igorreko zabortegira bidaltzeko hitzarmena dela –, taldeek Foru Aldundiko gobernuak atzo aurkeztutako planaren gainean eztabaidatzen jarraitu dute eta, beste behin, Foru Aldundiari Batzar Nagusiek onartutakoa errespetatzeko eskatu diote. 

EAJ-PNVren batzarkide Xabier Ezeizabarrenak honakoa salatu du: “Bilduk beto eskubidea ezarri nahi du Gipuzkoan hondakinen plangintzari buruz. Ez ditu gustuko Batzar Nagusietako ordezkari gehienek adostutakoak eta, beraz, ez ditu onartzen – beste batzuk ordea, erabakiren baterekin ados ez gaudenean betetzen dugu –, demokrazia-kulturarik ez duela agerian uzten du eta ez ditu aintzat hartzen egungo araudia aldatzeko ganbera honek dituen tresnak”. 

Era berean, jeltzaleen hautetsiak segidakoa kritikatu du: “Foru Aldundiak Batzar Nagusiek eskatutakoari muzin egiten dio eta, gainera, zero zabor politikarik ez dagoela agerian utzi du; izan ere, Gipuzkoa Gruyere gazta batean bihurtu nahi du eta, beraz, egunero hondakinak uzteko harrobi berriak jarriko ditu”. Ildo beretik, Ezeizabarrenak gogoratu duenez, “Bilduren proposamena ez du norabiderik; alabaina, hondakinak uzteko guneak agortuko dira”.  

Hori guztia dela eta, EAJ-PNVren batzarkidearen iritziz, “gaurko osoko bilkuran aurkeztutako proposamenarekin Foru Aldundiko gobernuari aukera eman nahi diogu Bizkaiarekin duen hitzarmena salbatzeko”. Horretarako, Ezeizabarrenaren aburuz, “hiru helburu bete behar dira: lehenengoa, indarrean dagoen hitzarmena betetzea; bigarrena, egungo foru araua osorik betetzea; eta hirugarrena, Batzar Nagusiek hartzen dituzten erabakiak errespetatzea”. Hortaz, Ezeizabarrenak Bilduri eskatu dio, erabaki guztiak errespetatzeko eta ez, ordea, soilik interesatzen zaizkionak”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario