10 de julio de 2012

EAJ-PNV ARDURATUTA DAGO MENDEKOTASUN LEGEAREN MURRIZKETENGATIK ETA, FORU ALDUNDIARI GALDETU DIO HARTUKO DITUEN NEURRIEI BURUZ.


Eider Mendoza batzarkide jeltzaleak eskatu du batzorde iraunkorra deitzeko, Gizarte Politikako foru diputatu Ander Rodriguez Batzar Nagusien aurrean agertzeko eta gaur Madrilen egindako Mendekotasunaren Arretarako nahiz Autonomiarako Sistemaren Lurraldearen Kontseiluaren Bilkuraren ondorioen berri emateko”.

EAJ-PNV batzarkide taldea arduratuta dago, izan ere, Espainiako Gobernuak Mendekotasun Legea aldatuko du eta ekonomia-sariak murriztuko ditu. Eider Mendoza batzarkide jeltzalearen iritziz, “Espainiako Gobernuak egingo duena oso larria da eta argi uzten du Mendekotasun Legea ez duela aintzat hartzen. Hots, Egun inoiz baino gehiago, beharra eta arriskua duten pertsonei ekonomia-sariak nahiz babesa emateko konpromisoa eta gizarte-politikaren arloko lorpena garrantzitsua apurtuko ditu”.

Era berean, Mendozak honakoa azpimarratu du: “Espainiako Gobernuak babes-sistemaren arloan urtetako lana hautsi du: lehenik, ez du onartzen neurrizko mendekotasuna dutenen 2015.urte arteko laguntza jasotzeko eskubidea; bigarrenik,  9 hilabete atzeratu du laguntzen ordainketa; hirugarrenik, zaintzaileen Gizarte Segurantzaren kotizazioa kendu du; eta azkenik, ohiko etxebizitza jaso du laguntzak jasotzen dutenen ekonomia-baliabideen artean”.

Horrenbestez, EAJ-PNVk eskatu du Gizarte Politikako foru diputatu Ander Rodriguez Batzar Nagusien aurrean agertzeko, gaur Madrilen egindako Mendekotasunaren Arretarako nahiz Autonomiarako Sistemaren Lurraldearen Kontseiluaren Bilkuraren ondorioen berri emateko”. Gainera, Eider Mendozak azaldu duenez, “jakin nahi dugu Bilduk egoerari nola egingo dion aurre. Hau da, zein aurrekontu-sail eta diru-sarrera iturri izango ditu Foru Aldundiak eta, zein eragin izango du horrek guztiak Foru Aldundiaren diru-kutxan?”.

Hautetsi jeltzaleak, halaber, segidakoa esan du: “Euskal autogobernuaren kontrako eraso berri baten aurrean gaude eta, beraz, Bilduren Aginteko Foru Aldundiak martxan jarriko dituen ekimenak jakin nahi ditugu; izan ere, 2008ko Gizarte Politikako Euskal Legearen 57.artikuluaren 4.puntuan, honakoa dago idatzia: Kasu guztietan, laguntzak jasotzen dutenen ohiko etxebizitzaren balorazioa ekonomia-baliabideen azterketatik kanpo geldituko da”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario