Xabier Ezeizabarrena batzarkide jeltzaleak Iñaki Errazkini eskatu dio, “hondakinen
kudeaketarako egungo araudia errespetatzeko. Gogoan izan, Batzar Nagusien
gehiengoak beste behin ere babestu duela”.
Iñaki Errazkinek ordezkatuko du
Juan Carlos Alduntzin Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatu
karguan. Izendapena jakin ostean, Xabier Ezeizabarrena
jeltzaleak Errazkini honakoa eskatu dio: “Hondakinen kudeaketarako egungo
araudia errespetatzeko. Gogoan izan, Batzar Nagusien gehiengoak beste behin ere
babestu duela”.
Era berean, Ezeizabarrenaren
ustez, “Alduntzin diputatuaren aurkako zentsura-mozioak inflexio-puntua izan
behar du, Foru Aldundiren hondakinen kudeaketa aldatzeko”. Horrenbestez,
hautetsi jeltzaleak Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Iñaki
Errazkini eskatu dio, “Gipuzkoako Batzar Nagusien eta, ondorioz, gipuzkoarren
nahia errespetatzeko”.
Ildo beretik, Xabier
Ezeizabarrenak Foru Aldundiari segidakoa gogoratu dio: “Azkeneko hilabeteotan
plataformek jasotako sinadurek nahiz herri eta hirietan egondako kexuek zein
elkarretaratzeek, argi uzten dute gipuzkoarrok atez atekoaren eta zabortegi
berrien irekieraren aurka gaudela”.
Hori guztia dela eta,
Ezeizabarrenak honakoa azpimarratu du: “Espero dugu foru diputatu berriak orain
arteko hondakinen kudeaketarako politika aldatzea eta, ondorioz, arazoari
irtenbidea adostea”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario