25 de julio de 2012

EAJ-PNV-REN IRITZIZ, ALDUNTZINEN IZENDAPENAK POLITIKARI ZEIN ERAKUNDEEI OSPEA GALTZEN DIE

Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok Bilduri honakoa eskatu dio: “Ez aprobetxatzeko Bilduren aurkako frontea ez egiteko erabakia, herritarrei gutxiengo baten iritzia imposatzeko”.  



Martin Garitano diputatu nagusiak Juan Carlos Alduntzin izendatu zuen atzo, Diputatu Nagusiaren Kabinete buru. EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanoren aburuz, “kargu hori oso garrantzitsua da Foru Aldundiaren egituran”.

Ildo beretik, Olanok segidakoa esan du: “Alduntzinen izendapenarekin Martin Garitanok errespetua galdu die Batzar Nagusiei; gogoan izan, kargua utzi behar izan zuela ganberaren gehiengoak onartutakoa ez errespetatzeagatik”.

Halaber, jeltzaleen eledunaren ustez, “Ezker Abertzaleak hamarkadak pasa ditu EAJ-PNVk ‘poltrona’ gustuko zuela esanez eta, orain, hartutako erabakiarekin argi utzi du ardurak nahiz pertsonen profilak ez dituela kontuan hartzen eta, beraz, kargua eta boterea mantentzea ssoilik axola diola”

Honenbestez, hona Markel Olanok Bilduri gogorarazi diona: “Alduntzin diputatu ohiaren aurkako zentsura-mozioaren helburua Bilduren jarrera guztiz aldatzea zen, baina oraindik ez da hori gertatu”.

Azkenik, Olanok Bilduri eskatu dio, ez aprobetxatzeko Bilduren aurkako frontea ez egiteko erabakia, herritarrei gutxiengo baten iritzia imposatzeko”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario