EAJ-PNVren komunikatua Jose Maria Bravoren aurkako epaia dela eta.
- EAJ-PNVren iritziz, bidezkoa da Jose Maria Bravori 11 urteko kartzela-zigorra ezartzen dion epaia honako delituak egiteagatik: diru publikoen erabilera okerra, diru-zuriketa, administrazio-prebarikazioa, eta ondasun altxamendua. Frogatutako delitu horiek guztiak oso larriak dira eta horrelako epai sendoa merezi zuten.
- EAJ-PNVk beti babestu du horrelako jarrerekiko tolerantzia eza. Ezinbestekoa da altxor publikoaren aurkako delituak amaiera arte eramatea.
- EAJ-PNVk gogoratu nahi du, garai hartan Gipuzkoako Ogasunaren buru ginela eta fiskaltzaren esku utzi genuela informazio guztia, gaur amaitu den epaile-jarduera bultzatuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario