Xabier
Ezeizabarrena jeltzalearen iritziz, “ezinezkoa da Buselak
Bilduren hondakinen plana aintzat hartu izana, ez baitu betetzen Europako Zuzentarauarekin
ez Europako Parlamentuaren azkeneko ebazpenekin”.
EAJ-PNVren batzarkide Xabier
Ezeizabarrenak gaur goizean honakoa esan du: “Bilduk gipuzkoarroi gezurra
esaten jarraitzen digu, hondakinen kudeaketaren arloan”. Ildo beretik,
Ezeizabarrenaren ustez, “guztiok gaude hondakinen prebentzioaren,
birziklapenaren eta konpostajearen alde. Hala eta guztiz ere, Europak Estatuei hurrengo
urteetarako helburuak azpimarratu dizkie: zabortegiak ixtea eta zaborra
baliabidetzat tratatu”.
Honenbestez, Ezeizabarrenak segidakoa
azpimarratu du: “Bilduren hondakinen planak ez du betetzen ez bata ez bestea;
izan ere, zaborra biltzearen eta zabortegi berrietan lurperatzearen alde dago.
Gainera, oraindik ez dugu zabortegien kokapenen berri. Eta horrek guztiak, ez
du bat egiten helburuekin, hau da, ez zabortegiak ixtearekin ez hondakinen
balorizazioarekin”.
Jeltzaleen hautetsiak, halaber, aztertu du
Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkarien Bruselako bidaiaren gainean egindako
azterketa: “Ezinezkoa da Buselak Bilduren hondakinen plana aintzat hartu izana,
ez baitu betetzen Europako Zuzentarauarekin ez Europako Parlamentuaren azkeneko
ebazpenekin”.
Era berean, hona Xabier Ezeizabarrenak
azpimarratutakoa: “Harrigarria da, Foru Aldundiaren ordezkarien jarrera; izan
ere, Europako erakundeetara jo dute eta, ondorioz, Batzar Nagusiei errespetua
galdu diete, alabaina, egungo Hondakinen Foru Arauarekin bat egiten dute eta
hainbat ebazpen onartu dituzte”. Hortaz, honakoa galdetu du: “Komisarioari esan al diote aurkeztu ziotena
Gipuzkoako araudiaren aurkakoa dela, babesik ez dutela eta bete nahi ez duten
egungo araudiak Europako zuzentarauekin bat egiten duela?”
Orobat, Ezeizabarrenak iragarri duenez,
“EAJ-PNVk ebazpen-proposamena aurkeztu du, Europari Gipuzkoako herritan egiten
ari diren oinarrizko hiru lanei buruzko informazioa bidaltzeko: lehenik,
hondakinen birziklapen, konpostaje eta prebentzio-tasak handitzeko egiten ari
den lana; bigarrenik, zabortegiak ixteko eta berririk ez irekitzeko egindako
plana; eta, azkenik, hondakin-hondarra energia bihurtzeko plana”. Horrenbestez,
Gipuzkoako Batzar Nagusiek Europako Parlamentuari, Ingurumeneko komisarioari
eta Europako Parlamentuko kideei, osoko bilkuran nahiz Ingurumeneko eta
Lurralde Antolaketako batzordean hartutako erabakiak zein ebazpenak bidaliko
dizkiete.
Gainera, EAJ-PNVren hautetsiaren aburuz,
“Ezker Abertzaleak Bruselari iruzur egin dio. Bilera egin baino lehen
komunikatua prest zutela dirudi. Bilera ofiziala bazen, komisarioari iritzia
galdetuko diogu, izan ere, Ezker Abertzalearen bertsioa baino ez dakigu eta ez
digu fidagarritasunik sortzen”.
Bestalde, Bruselako Parlamentuan EAJ-PNVren
legebiltzarkide Izaskun Bilbaoren iritziz, “Bilduk frustrazioa du, Gipuzkoako
gehiengoaren aurka ezarri nahi duten hondakinen bilketa eta kudeaketarako
planak ez duelako bermerik jaso”.
Berebat, Europako legebiltzarkide jeltzaleak
kritikatu du, Bilduk Bruselako bileran ez duela hitz egin
errausketa-instalazioaren ez ireki nahi dituen zabortegien gainean: “Europako
gomendio guztiek errealitatearekin bat egiten dute. Hondakinen zat bat ezingo
da inoiz birziklatu eta, beraz, irtenbidea eman behar zaio. Horretarako, Europa
hondakin-hondarra erraustearen alde dago eta, ez ordea, zabortegien alde,
Bilduk bezela”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario