Jeltzaleen
batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanoren ustez, “Larraitz Ugarte
Mugikortasuneko eta Bide azpiegituretako foru diputatuak ez du irakurri lehengo
legealdian Etxegaraten kamioientzako bidesaria jartzeko proiektua”.
Gainera, Olanok foru diputatuari
erantzun dio, alabaina Larraitz Ugarteren iritziz EAJ-PNV gezurretan ari da,
Etxegaraten bidesaria jartzearekin 53 milioi euro bilduko direla esaten
duenean: "Ugarte foru diputatuaren ezjakintasunagatik Gipuzkoako diru-kutxak ez du jasoko aipatutako diru-kopuru hori".Ildo beretik, Markel Olanok Larraitz Ugarteri segidakoa gogoratu dio:
“Etxegaraten kamioiei bidesaria ezartzeko proiektua Mugikortasun eta Bide
Azpiegituretako departamentuan dago. Bertan, Irungo Bentak eta Etxegarateren
bidesarien arteko komunikazio- eta kontrol-sistema aurreikusten da eta,
ondorioz, Gipuzkoa zeharkatzen duten atzerriko kamioiak – egunero 10.000 –
guztiz kontrolatuak eta erregistratuak egongo dira”.
Horrenbestez, EAJ-PNV batzarkide
taldearen eledunak azpimarratu duenez, “egin dugun kalkulua honakoa izan da:
Etxegarateko bidesaria eta AP-8 zein AP-1 errepideetatik joateagatik ordaintzen
dena parekatu dugu; hots, egindako hipostesia benetako datuetan nahiz
informazio publikoan oinarrituta dago”. Hortaz, Markel Olanok Ugarteri gonbita
egin dio, “Gipuzkoako gure alderdiaren web gunean sartzeko (www.gipuzko.com) eta, bertan, egindako
kalkuluei buruzko koadroa aztertzeko”.
Olanok halaber, segidakoa esan
du: “Lehengo ostiralean emandako datuak bere horretan mantentzen ditugu eta,
behar izanez gero, Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako batzordean aurkezteko
prest gaude, aztertu eta eztabaidatu daitezen”.
Hori guztia dela eta, EAJ-PNVren
bozeramailearen aburuz, “Larraitz Ugarte foru diputatuaren jarrera harroputza
eta txolina agerian gelditu da eta, era berean, gaiari buruz duen
ezjakintasuna. Horrenbestez, ez du bere iritziaz gaineko ezer ulertzen eta,
beraz, ez da gai sail hain garrantzitsua kudeatzeko”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario