Batzarkide
jeltzalearen iritziz, “muturreko
Ezker Abertzalearen tesiek agintzen dute, beste hainbat gaietan bezala. Are
gehiago: Bilduk gaia Batzar Nagusietatik, mankomunitateetatik edota udaletatik
haratago eramango du eta alderdikeriaz erabiliko du”.
Ingurumeneko eta Lurralde
Antolaketako foru diputatu Iñaki Errazkin Gipuzkoako Batzar Nagusietan agertu
da eta, bertan, berak zuzentzen duen sailaren helburu nagusiak azaldu ditu.
EAJ-PNVren batzarkide Xabier Ezeizabarrenak foru diputatuaren jarrera kritikatu
du: “Oposizioak aginduta etorri da Batzar Nagusietara. Are gehiago: ganbera
honen aurrean bere asmoak azaltzen dituen lehenengo aldia da. Horrek argi uzten
du Bilduk ez dituela Batzar Nagusiak aintzat hartzen eta, beraz, behin eta
berriro errespetua galtzen die”.
Era berean,
Ezeizabarrenak honakoa esan du: “Badirudi Iñaki Errazkinek ez duela azkeneko
hilabeteotan gertatutakoaren berri. Gogoan izan, bere aurretik kargudun Juan
Carlos Alduntzini zentsura-mozioa egin zitzaiola, Batzar Nagusietako
gehiengoaren nahia ez errespetatzeagatik. Hortaz, Errazkinek aurkeztu diguna
Alduntzinek aurkeztutakoaren kopia baino ez da”.
Jeltzalearen
aburuz, “politika-arazoa dugu; izan ere, Ingurumeneko foru diputatu berriak
esan duenez, akats bera egiten jarraituko du, nahiz eta ganberak kontrakoa
esaten duen eta gutxiengoan gobernatzen duten”. Gainera, Xabier Ezeizabarrenak
segidakoa gogoratu du: “Herri nahiz mankomunitate gehienek ez dute bere plana
babestu”.
Ezeizabarrenak,
halaber, Bilduren manipulazioa salatu du, “ez baitu erantzunik eman
errauketa-instalazioaren eraikitze-lanak gelditzearen kostuari buruz, ez
Gipuzkoan ezarriko dituen zabortegi berrien kokapenari buruz”. Ildo beretik,
EAJ-PNVren hautetsiaren ustez, “Europak ez du ezer esan Bilduren hondakinen
planaren gainean, nahiz eta Bilduk babestu duela esan duen. Gainera, Europak
ezin du plangintza hori babestu Europako zuzentarauen aurka egiten duelako”.
Amaitzeko,
Xabier Ezeizabarrenak Foru Aldundiari eskatu dio erakundearen izen onari
kalterik ez egiteko: “Ez du proposamena babesteko finantza-plangintzarik eta,
are okerrago, beste taldeekin ados jartzen ahalegindu direla esaten dute, baina
egia bestelakoa da: ez dute borondaterik erakutsi, izan ere, ez dute plana
Batzar Nagusietara ekarri eztabaidatzeko”. Horrenbestez, Ezeizabarrenaren
aburuz, “argi gelditu den gauza bakarra honakoa da: muturreko Ezker Abertzalearen
tesiek agintzen dute, beste hainbat gaietan bezala. Are gehiago: Bilduk gaia
Batzar Nagusietatik, mankomunitateetatik edota udaletatik haratago eramango du eta
alderdikeriaz erabiliko du”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario