EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaileak honakoa esan du: “EAJ-PNVk
krisiari aurre egiteko konpromisoa hartuko du eta, horretarako, neurriak
hartuko ditugu eta plangintza bat osatuko dugu, nahiz eta Foru Aldundiaren
nahia hori ez izan”.
Martin Garitano diputatu nagusiak iragarri duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du martxan jarriko krisiaren aurkako planik, nahiz eta Batzar Nagusiek hala onartu eta eskatu zioten. Erabaki horrek, EAJ-PNVren haserrea piztu du. Hona hemen Markel Olano jeltzaleen eledunaren hitzak: “Bilduk Gipuzkoa kinka larrian utzi du”.
Ildo beretik, Olanoren ustez, “Bilduri bost ajola,
besteak beste, azkeneko lau urteetan Gipuzkoan 8.200 enpresa desagertu izana,
langabezi-tasa igotzen jarraitzea edota industria-produkzioaren indizeak behera
egitea. Egoera horri aurre egiteko Bilduren aginteko gobernuak krisiaren
aurkako planik martxan ez jartzea oso larria da”.
Era berean, EAJ-PNVren bozeramaileak segidakoa esan du:
“Foru Aldundiaren erabakiak plangintza faltaren adibide da, izan ere, ez du
planik izango ez orain, ez legealdi osoan zehar. Hori dela eta, EAJ-PNVk
krisiari aurre egiteko konpromisoa hartuko du eta, horretarako neurriak hartuko
ditugu eta plangintza bat osatuko dugu, nahiz eta Foru Aldundiaren nahia hori
ez izan”.
Planik
ez izatearen ondorioz, Sarbideak
programa bertan behera
Sarbideak programa
kentzearen gainean, Markel Olanok ondorego adierazpenak egin ditu: “Foru
Aldundiak Sarbideak bezalako programa – arazoak dituzten kolektiboen
lan-txertatzea lortzeko programa – kendu
du eta, beraz, Bilduk gizartea egituratzeko konpromisoa lurralde- zein
gizarte-orekaren ikuspetigik bertan behera gelditu da”.
Jeltzaleen bozeramailearen aburuz, “milaka gipuzkoar
lanean hasteko aukerarik gabe geldituko dira. Plangintza falta horren ondorioz,
Foru Aldundiak ezingo die aurre egin”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario