26 de octubre de 2012

EAJ-PNV-K AZPIMARRATU DU BILDU ETA PSE GIPUZKOAKO AURREKONTUEI BURUZ HITZ EGITEN ARI DIRELA.



Itziar Agirre jeltzalearen ustez, “Bilduk egia ezkutatu nahi du, baina ezin du ahaztu Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan izandako jarrera aldaketa”.  
Martin Garitano diputatu nagusiak eta Helena Franco Ogasuneko diputatuak Batzar Nagusietan agertu dira astearteko Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren bileraren berri emateko. Eztabaida hasi da, taldeek Foru Aldundiaren ordezkariei opor fiskalen gaian izandako jarrera aldaketari buruz galdetu dietenean.


Hasieran Bilduk Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundien jarrera bera izan zuen; alegia, opor fiskalen diru-bilketa Eusko Jaurlaritzaren diru-kutxan sartzearen aurkakoa. Baina aitzitik, azkenik, jarrera aldatu zuen eta Eusko Jaurlaritzari baimena eman zion 2012an enpresek itzulitako 200 milioi euroak diru-sarrera bezala sartzeko.

Itziar Agirre jeltzalearen iritziz, “Luxemburgoko Tribunalak ez du oraindik ezarri diru-itzulketa egiteko irizpide zehatzik eta, beraz, ez du epaia baliatu”. Ildo beretik, Agirrek honakoa esan du: “EAJ-PNV batarkide taldearen eta Bizkaiko nahiz Arabako Foru Aldundien ustez, zuhurtziaz jokatu behar dugu gaia argitu arte eta ezin dugu diru hori erabili Lopez-en aginteko gobernuaren kudeaketa txarra ezkutatzeko”. 

Era berean, jeltzaleen batzarkideak segidakoa azpimarratu du: “Gipuzkoako ordezkari Martin Garitanok eta Helena Francok iritzia aldatu zuten bi astedenaldiren ondoren. Une horietan, alde batetik, Bizkaiko diputatu nagusi Jose Luis Bilbaori Gipuzkoako aurrekontua onartzeko proposamena egin zioten Bizkaia eta Arabako tesiak onartzearen truke; eta, bestetik, PSE-rekin hitz egin zuten Eusko Jaurlaritzari babesa ematearen truke Gipuzkoako aurrekontuak onartzeko. Hortaz, Bilduk eta PSEk Lopezen kontuak itxuraldatzeko hartutako erabakiak argi utzi du bi alderdien arteko negoziazioa eta akordioa”. 

Horrenbestez, Agirrek Garitano eta Francori honakoa galdetu die: “Zergatik itxuraldatu ditu Bilduk Eusko Jaurlaritzaren kontuak? Zeintzuk dira bere interesak?”. Ildo beretik, jeltzaleen hautetsiaren aburuz, “Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren bileran gertatutakoa – Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkarien iritzi aldaketa – ezkutatu nahi dute batzuek zein besteek; izan ere, Gipuzkoako ordezkari gorenak izandako jarrera lotsagarria izan da”.

Azkenik, Itziar Agirrek Bildu eta PSE alderdien arteko elkarrizketa eta akordioa izan ditu hizpide: “Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2013ko aurrekontua babesteari buruz hitz egin dute, Batzar Nagusiak eta gipuzkoarrak baztertuz; izan ere, batzarkide taldeei ez diete aurkeztu aurrekontuaren zirriborrorik”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario