Mostrando entradas con la etiqueta Araudia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Araudia. Mostrar todas las entradas

18 de septiembre de 2014

EAJ-PNV-REN USTEZ, KUTXAKO ORDEZKARIEN IZENDATZEAK ANIZTASUNA ETA KONTROL PUBLIKOA BERMATZEN DITU



Batzarkide jeltzale Xabier Ezeizabarrenak Bilduri eskatu dio banku-fundazioaren patronatuan dagozkion ordezkariak izendatzeko.
Leer más...

11 de julio de 2014

EAJ-PNV-K SALATU DU BILDUK ATZERA EGIN DUELA GARDENTASUNEAN ETA GOBERNU ONAN



Gipuzkoako EAJ-PNVren Prest ekimenaren Gobernu Ona talde-txostengilearen arduradun Imanol Lasak esan du, Bilduren kudeaketa iluna, sekretuz beteta eta inposizioan oinarrituta dela, nahiz eta Gardentasunaren gaineko Foru Araua duela sei hilabete onartu zen.
Leer más...

13 de marzo de 2014

TRINTXERPEN GERTATUAKO SUTEARI AURRE EGITEKO ERAKUNDEEN ELKARLANA AZPIMARRATU DU EAJ-PNV-K



Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanoren ustez, erakundeen arteko elkarlanaren ondorioz, agerian gelditu da erakundeetako egiturak egoki funtzionatzen duela.
Leer más...

3 de diciembre de 2013

EAJ-PNV-K SALATU DU BILDUREN FORU GOBERNUAK ARAUDI-EGUTEGIA EGIN GABE JARRAITZEN DUELA.



Batzarkide jeltzale Eider Mendozak gogorarazi du, araudi-egutegia ezinbestekoa dela foru gobernuak arauen plangintza egiteko eta Batzar Nagusiek kontrol lana egiteko.
Leer más...

23 de septiembre de 2013

EAJ-PNV-K SALTU DU, BILDUK EZ DITUELA BATZAR NAGUSIAK ERRESPETATZEN, IZAN ERE, EZ DIE ERANTZUN BERTAN ADOSTUTAKO 97 MOZIOEI



Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok kritikatu du, Bilduk ez duela demokrazia-kulturarik ezta negoziatzeko gogorik: “Politikan erakunde bateko agintariek negoziatzeko borondaterik eta demokrazia-kulturarik ez dutenean, agerian uzten dute gobernu hori ahula dela”.

Eider Mendoza batzarkide jeltzaleak eta Batzar Nagusietako Mahaikideak esan du, EAJ-PNVk Gipuzkoako Foru Aldundiari errieta egin nahi izan diola, Bilduk gobernua hartu zuenetik ez duelako informaziorik ematen Batzar Nagusietan adostutako mozioei buruz. 
Leer más...

6 de septiembre de 2013

EAJ-PNV-K SALATU DU, BILDUK EZ DITUELA BATZAR NAGUSIETAKO MOZIOAK BETETZEN ETA, BERAZ, EZ DUELA EZ KULTURA POLITIKORIK, EZ DEMOKRATIKORIK



Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok esan du, Bilduren aginteko Foru Aldundiak agerian utzi du isolatuta dagoela, izan ere ez du komunikaziorik gainerako Gipuzkoako alderdi politikoekin. 
Leer más...

26 de octubre de 2012

EAJ-PNV-K AZPIMARRATU DU BILDU ETA PSE GIPUZKOAKO AURREKONTUEI BURUZ HITZ EGITEN ARI DIRELA.



Itziar Agirre jeltzalearen ustez, “Bilduk egia ezkutatu nahi du, baina ezin du ahaztu Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan izandako jarrera aldaketa”.  
Leer más...

19 de septiembre de 2012

EAJ-PNV-K SALATU DU BILDUK EZ DITUELA BATZAR NAGUSIETAKO ERABAKIAK AINTZAT HARTZEN

Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok honakoa azpimarratu du: “Batzar Nagusietako historian lehenengo aldiz, Foru Aldundiak azaldu behar izan du zergatik ez duen erabakitakoa bete eta, beraz, oposizioko taldeek irizpen guztiei ezezkoa eman diete”.
Leer más...

19 de abril de 2012

MARKEL OLANO: “BILDUK EZ DU GIPUZKOAKO EKONOMIA SUSTATZEKO NEURRIRIK PROPOSATU”.

EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramailearen ustez, “aldundiaren ardura bakarra dirua biltzea da, ez ordea, lurraldeko ekonomia sustatzeko neurriak ezartzea”.

Martin Garitano diputatu nagusia Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrean agertu da, egoera kritikoan eta desagertzeko arriskuan dauden enpresei laguntzeko zer nolako irizpideak jarraituko dituen azaltzeko. EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanoren ustez, “ekonomia sustatzeko, aberastasuna sortzeko eta lanpostuak sortzeko politika martxan jarri behar da”.

Ildo beretik, Olanok esan duenez, “Gipuzkoa lurralde lehiakorra izateko eta inbertsio berriak martxan jartzeko ideia eta politika falta dago”. Honenbestez, EAJ-PNVren bozeramailearen iritziz, “Foru Aldundiak ez du tresna berririk sortu ekonomia- zein finantza-egoera larrian dauden enpresei modu egokian laguntzeko. Kasu askotan Berrikuntza departamentuak aurretik bultzatutako politikak aurrera eramaten dituzte”.

Era berean, Olanok honakoa azpimarratu du: “Ekonomiaren sustapena ez dago aldundiaren lehentasunen artean”. Ildo beretik, jeltzaleen bozeramailearen iritziz, “Foru Aldundiak ez du borondaterik kinka larrian dauden enpresei laguntzeko”, eta diputatu nagusiari segidakoa eskatu dio: “Zerga-politikaren bitartez ekonomia-jardueraren garapena bultzatzeko; izan ere, lurraldeko enpresei laguntzeko modurik egokiena da”.

Halaber, hona hemen Markel Olanoren hitzak: “Aldundiaren ardura bakarra dirua biltzea da, ez ordea, lurraldeko ekonomia sustatzeko, negozio berriak sortzeko, I+G+B-ren alde egiteko eta enpresen itxiera ekiditeko neurriak hartzea”. Azkenik, Olanoren aburuz, “aldundiak araudia soilik du buruan eta, ondorioz, bere xedea dirua biltzea da eta ez, ordea, Gipuzkoako ekonomia-jardueraren eragileei, hau da, lurraldeko enpresei laguntzea”.
Leer más...

XABIER EZEIZABARRENA: “HONDAKINEN AHOLKU BATZORDEA LAGUNEN ARTEAN SORTUTAKOA DA ETA DAGOENEKO ERABAKITAKOA JUSTIFIKATZEKO IZANGO DA”.

EAJ-PNVren batzarkidearen iritziz, “arduragabekeria da legitimitateen arteko liskarra bilatzea”, eta honakoa gogoratu du: “Batzar Nagusiek dute plangintzaren eskumena”.

Martin Garitano diputatu nagusia Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrean agertu da gaur goizean, aldundiak sortuko duen Hondakinen Aholku Batzordeari buruz erantzuteko. EAJ-PNVren hautetsi Xabier Ezeizabarrenaren ustez, “Ad-hoc sortutako batzordea da eta segidako xedea du: dagoeneko hartu diren erabakiak justifikatzea”. Ildo beretik, Ezeizabarrenak esan duenez, “horrela bada, oso larria da, izan ere, Batzar Nagusiek dute plangintzaren eskumena”. Honenbestez, jeltzaleen batzarkideak honakoa azpimarratu du: “Legetimitateen arteko liskarra bilatzen ari bada, arduragabekeria da”.

Era berean, Xabier Ezeizabarrenaren aburuz, “aholku batzordeari buruzko eztabaida ez da errepikakorra; alabaina, Bilduren neurrian sortutako batzordearen lana ezagutu nahi dugu”. Ezeizabarrrenaren iritziz, “argitu nahi ez dituzten azpi-intentzioak daude. Are gehiago, baldin eta bultzatu nahi duten politika 40 edo 42 pertsonek osatutako organo baten sorrera bada, onartutako dekretuaren arabera, eskuduntza deigarria izango du”.

Gainera, EAJ-PNVren hautetsiak segidakoa gogoratu du: “Foru Aldundiak ez du eskumenik plangintzaren alorrean. Beraz, intentzioren bat badago diputatu nagusiaren hitzek eta dekretuak bat egiten ez dutenean”. Hortaz, Xabier Ezeizabarrenak azaldu duenez, “aholku batzordeak Batzar Nagusiek hartutako erabakien kontra egingo badu, arazoa izango dugu” eta honakoa gogora ekarri du: “Bilduk osoko bilkuran bikoizketak erraztearen aurka bozkatu zuen eta, hori da, hain zuzen, egiten ari direna”.

Ezeizabarrenak, halaber, batzordearen osaera kritikatu du, alta, “foru dekretuaren bidez egin dute. Osaera xelebrea da eta bozketen emaitzak argi uzten ditu. Era berean, gaian interesa duten hainbat auzo-elkarte batzordetik kanpo utzi dituzte eta, aldiz, iritzi ezaguna duten beste batzuei gonbita egin diete”. Horrenbestez, Ezeizabarrenak parte-hartzeari buruz ez hitz egiteko eskatu dio Garitanori.

Azkenik, hona hemen Xabier Ezeizabarrenaren salaketa: “Foru Aldundiko Ingurumeneko sailak aholku batzordeari helaraziko dion informazioa kontrolpean izango du. Horrek ere zalantzak sorrarazten ditu”.
Leer más...

7 de marzo de 2012

EIDER MENDOZA: “PROGRAMA EZEAN, OPOSIZIOAK ESANGO DIO FORU GOBERNUARI EMAN BEHARREKO PAUSOAK”.

EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaileak gogoratu duenez, “Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzko 6/2005 Foru Aruak Diputatu Nagusia gobernu programa aurkeztera derrigortzen du”.

Gipuzkoako Diputatu Nagusi Martin Garitanok gobernu programa aurkeztu beharko du batzar nagusietan. EAJ-PNVren ekimenez batzar nagusietako osoko bilkurak onartu du gaur proposamena. Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Eider Mendozak gogoratu duenez, “2011ko irailaren 8an egin genion eskaria eta honako erantzuna jaso genuen: <>”. Aitzitik baina, Mendozak azaldu duenez, “ez du bete eta, dagoeneko, berandu da”.

Ildo beretik, EAJ-PNVren bozeramaileak esan duenez, “hori ez da larriena; izan ere, lehenengo sei hilabeteetan ezartzen ez diren lehentasunak ez dira egiten”. Honenbestez, Eider Mendozak segidakoa azpimarratu du: “Diputatu Nagusiak ezin du aurrekontua aipatu, alabaina, urtean garatuko diren egitasmoak ezartzen ditu; aldiz, gobernu programak legealdian garatuko diren ildo estrategikoak azaltzen ditu”.

Era berean, jeltzaleen eledunak adierazi duenez, “proposamen eta ekimen berriak aurkeztuko ditugu Bilduren gobernuaren moteltasunari aurre egiteko. Hau da, programa ezean, oposizioak esango dio foru gobernuari eman beharreko pausoak. Horretarako, beste taldeekin ados jarriko gara”. Honenbestez, Eider Mendozak nabarmendu duenez, “Markel Olanok gidatutako Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeaketa plana aurkeztu zuen eta, bertan, legealdian garatu beharreko proiektuak, helburuak, ekintza zehatzak eta arduradunak azaltzen ziren. Gainera, 2008ko urtarrilan eztabaida egin zen batzar nagusietan eta, bertan, oposizioaren ekarpenak jaso zituen”.

Mendozak, halaber, honakoa esan du: “Gobernu-programarik gabe inprobisazioa, gardentasun falta eta kudeaketa txarra baino ez da lortzen; hots, noraeza”.

Martin Garitanoren adierazpenen balorazioa

Bestalde, EAJ-PNV batzarkide taldeak 12.gaian Diputatu Nagusiaren adierazpenen balorazioa egin du. Jeltzaleen eledun Eider Mendozaren iritziz, “oso larria da Diputatu Nagusia gaur batzar nagusietara esku hutsik etorri izana. Ez du neurririk aurkeztu jarduera ekonomikoa sustatzeko, empresen lehiakortasuna hobetzeko, lanpostu berriak sortzeko, edota empresa ertain zein txikiak babesteko”.

Azkenik, Mendozak segidakoa azpimarratu du: “egungo ekonomia krisi egoerak erakundeei krisiaren aurkako ekimenak eta planak aurkezteko aurkezteko eskatzen die. Aitzitik baina, Garitanok erakutsitako utzikeriak egoera okerragotuko du”.

Leer más...

6 de marzo de 2012

EAJ-PNV-K MARTIN GARITANO GOBERNU PROGRAMA EGITERA ETA AURKEZTERA DERRIGORTUKO DU

Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok gogoratu duenez, “norabiderik gabeko eta kontraesanez beteriko gobernua dugu”.

Bihar, Gipuzkoako Batzar Nagusietako oposizioko taldeek, EAJ-PNVren ekimenez, Martin Garitano derrigortuko dute gobernu programa egitera eta, hurrengo hilabetean, ganberaren aurrean aurkeztera. Markel Olano EAJ-PNVren bozeramaileak azaldu duenez, “gobernu programa egiteko ardura diputatu nagusiarena da eta, bertan, legealdian garatu nahi diren proiektu estrategikoak azaltzen dira”.

Ildo beretik, Olanok esan duenez, “Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du programarik zehaztu eta, ondorioz, noraezean dabil; izan ere, improbisatu egiten du eta gardentasunik ez du”.

Hori dela eta, EAJ-PNVk mozioa aurkeztu du, azkeneko osoko bilkuran diputatu nagusiari interpelazioa egin ondoren eta gobernu programa aurkezteko eskatu dio. Honenbestez, jeltzaleen batzarkide taldearen eledunak, honakoa gogoratu du: “Programarik gabe Bilduren gobernuak ez du ekimenik izango, ezta plangintzarik edo lehentasunik ezarriko ere. Zortzi hilabeteren ondoren, oraindik ez ditu bere lehentasunak aurkeztu. Beraz, norabiderik gabeko eta kontraesanez beteriko gobernua dugu”.
Leer más...

15 de septiembre de 2011

EAJ-PNVK GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIARI ZEHAZTASUN FALTA EGOTZI DIO, JARRAITU BEHARREKO ILDO ESTRATEGIKOAK AZALTZERAKO ORDUAN.

Markel Olano batzorde aretoan
Jeltzaleen batzarkide taldeko bozeramaile Markel Olanok ondorengoa ohartarazi du: “Inprobisazioan erortzeko arrisku handia dago, plangintza estrategikoak aurrera eramateko orduan planifikaziorako tresna egokiak martxan jartzen ez badira”.

EAJ-PNV batzarkide taldeko bozeramaile Markel Olanok esan duenez, “ez dugu ikusi ez metodologiarik, ez tresna berriak jartzeko asmorik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren gobernu berriak Gipuzkoan garatu nahi dituen ildo estrategikoak aurrera eramateko orduan”. Martin Garitano Diputatu Nagusiak Gipuzkoako Batzar Nagusietako Araudia, Instituzioak eta Gobernuko Batzordean egin duen agerraldian egin ditu adierazpenak talde jeltzalearen bozeramaileak.

Ildo berean, Olanoren iritziz, “Gipuzkoako Foru Aldundiak jarraituko dituen ildo estrategikoak azaltzerako orduan zehaztasun falta nabarmena dago”; eta honakoa gaineratu du: “Nahiz eta gobernura iritsi zirenetik ia hiru hilabete pasa diren, eta asko zehazteko denborarik izan ez duten, aurreko gobernuak kudeaketa plana martxan jarri zuen (2007-2011), non legealdian zehar burutuko ziren proiekturik garrantzitsuenak, helburuak, lehentasunak, tresnak, baliabideak eta ebaluazioa definitzen ziren”.

Halaber, Markel Olanok segidakoa ohartarazi du: “Inprobisazioan erortzeko arrisku handia dago, plangintza estrategikoak aurrera eramateko orduan planifikaziorako tresna egokiak martxan jartzen ez badira”. Honenbestez, Gipuzkoako Foru Aldundiari ondorengoa eskatu dio: “Esaten duen aldaketa izpiritua aurrera eramateko, ezinbestekoa da tresna zehatzak ezartzea; izan ere, inprobisazioak aldaketa txarrerako izatea egingo du”.
Leer más...