19 de septiembre de 2012

EAJ-PNV-K SALATU DU BILDUK EZ DITUELA BATZAR NAGUSIETAKO ERABAKIAK AINTZAT HARTZEN

Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok honakoa azpimarratu du: “Batzar Nagusietako historian lehenengo aldiz, Foru Aldundiak azaldu behar izan du zergatik ez duen erabakitakoa bete eta, beraz, oposizioko taldeek irizpen guztiei ezezkoa eman diete”.
Foru Aldundiak Batzar Nagusietako aginduak bete dituen ala ez jakiteko bozketak izan dira Gipuzkoako Batzar Nagusietako osoko bilkuraren protagonistak. EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanoren iritziz, “Foru Aldundia nabarmen geratu da, izan ere ez ditu bete Batzar Nagusien aginduak”.


Ildo beretik, Olanok segidakoa salatu du: “Bilduri bosta jola Batzar Nagusien aginduak. Argi geratu da Gipuzkoako Foru Aldundiak ez dituela beteko bere programan ez dauden Batzar Nagusietako ebazpenak”.

Batzarkide taldeek hamahiru irizpen atzera bota dituzte. EAJ-PNVren eledunaren ustez, “lurraldearentzako ebazpen oso garrantzitsuak dira bete ez dituztenak”. Honenbestez, hauek izan dira atzera botatako irizpenak:

-       Udal-egoitzen defizita
-       Foru Aldundiak Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari egin beharreko ekarpena
-       Atotxako geltokia eta Donostia-Irun bitarteko abiadura handiko trenaren trazatua
-       Pasaiako badiaren birsorkuntzaren eta portuko jarduera
-       Foru Aldundiaren eta unibertsitateen arteko erakunde-lankidetza
-       Heritarren kultura politikoa
-       Irita eta Estubegiko proiektuen babesa
-   Tolosako Arriaran gasolindegi ondoan N-Ieko iparreko loturako biribilgunea gauzatzea zein finantzatzea
-       Smart City edo hiri adimenduen garapena
-       Euskotrenen Herrerako (Donostia) geltokiko lanak
-       Gipuzkoako Foru Aldundiak atez ateko proiektuak diruz ez laguntzea
-       Lehendakari Agirre saria
-       Adineko pertsonen egoitzen diagnostikoa

Azkenik, hona Markel Olanoren hitzak: “Batzar Nagusietako historian lehenengo aldiz, Foru Aldundiak azaldu behar izan du zergatik ez duen erabakitakoa bete eta, beraz, oposizioko taldeek irizpen guztiei ezezkoa eman diete”. Horrenbestez, Olanoren aburuz, “ez betetze hauek guztiak argi utzi dute Bilduren aginteko Foru Aldundiak Batzar Nagusiei errespetua galdu diela”. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario