Jeltzaleen
batzarkide taldeak Foru Aldundiari dei egin dio foru araua egin dezan, betiere
lehengo legealdiko talde txostengilearen ondorioak oinarri izanda.
Ildo beretik,
Oiarbidek honakoa esan du: “Eztabaida bideratzeko garaia da; hau da, bakoitzak
iritzia eman behar du ekimenen bidez. Gurea segidakoa da: Foru Aldundiari
eskatu diogu foru araua egin dezan Etxegaraten bidesaria jartzeko; izan ere,
urtean 53 milioi galtzen ditu, atzerriko kaimioilariei ordaindu gabe lurraldea
zeharkatzen uzteagatik”. Horrenbestez, batzarkide jeltzalearen Foru Aldundiari
dei egin dio, “lehengo legealdiko talde txostengilearen gehiengoak adostutakoa
betetzeko eta, beraz, foru araua onartutakoaren harira egiteko”.
Aintzane
Oiarbidek, halaber, azkeneko urteotan Bide-azpiegituretako
departamentuak egindako lana gogoratu du: “Errepide-sarea asko hobetu da.
Hortaz, lehengo legealdiko talde txostengilearen jarrera berreskuratu behar
da”.
Azkenik,
EAJ-PNVren hautetsiak segidakoa esan du: “Batzar Nagusietan ditugun baliabide
guztiak erabiliko ditugu atzerriko kamioilariek Gipuzkoa zeharkatzeagatik
ordaindu dezaten eta, beraz, gipuzkoarrok ez ordaintzeko bakarrik errepideen
inbertsioak eta mantentze-lanak”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario