Aintzane
Oiarbide jeltzalearen ustez, “Bilduk bere benetako plana izkutatzen jarraitzen
du; hau da, ez dio herritarrei esan nahi errepideak erabiltzeagatik zerga berria
ezarri nahi duela”.
Gaur goizean
egindako prentsaurrekoan, EH Bilduk EAJ-PNVri honakoa egotzi dio: Gipuzkoako
autopistak erabiltzeagatik gehienez 25 euro ordaintzeko neurria oztopatzen ari
da. Horren harira, Aintzane Oiarbide jeltzaleak segidakoa esan du: “EH Bilduk
aukera galdu du herritarrei azaltzeko zein den errepideak finantziatzeko bere
benetako eredua”.
Ildo
beretik, Oiarbideren aburuz, “EH Bilduk bere benetako plana izkutatzen
jarraitzen du hauteskundeak direla eta; hau da, ez dio herritarrei esan nahi
errepideak erabiltzeagatik zerga berria ezarri nahi duela”.
Horrenbestez,
Aintzane Oiarbideren iritziz, “EH Bilduren ordezkariak oso urduri daude gai
horri buruz gezurretan aritzeko; izan ere, EAJ-PNVk argi utzi du 25 euroren
neurriaren aldeko jarrera eta, era berean, Foru Aldundiari eskatu dio
Etxegaraten kamioientzako bidesaria jartzeko, aldundiaren diru-kutxan
diru-sarrera handia izango duelako”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario