Markel Olanoren ustez, “foru arau proposamena da oposizio arduratsuaren
sinonimoa eta, gainera, Gipuzkoako gizarte- zein ekonomia-etorkizuna
adierazteko balio du”.
EAJ-PNV batzarkide
taldearen bozeramaile Markel Olanok eta Eider Mendoza batzarkideak
prentsaurrekoa egin dute gaur goizean Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Bertan,
ekonomia sustatzeko Foru Arau proposamena egiteko dinamika aurkeztu dute. Eider
Mendozaren iritziz, “Gipuzkoak ekonomia sustatzeko foru araua behar du, izan
ere Foru Aldundiak ez du ezer egin nahi”.
Mendozak
azaldu duenez, “Adegik esan duenez, egoerak okerrera egin du: exportazioek %15
behera egin dute; industria-produkzio indizeak ere %10,4 behera egin du;
Gipuzkoan kotizatzen duten 2.000 enpresak atea itxi dute; 7.000 lanpostu galdu
dira eta, gainera, 2013an 50.000 langabetu egongo direla aurreikusten da.
Laburbilduz, datu larriak dira, hain zuzen, 1.999.urtera bueltatzen
gaituztenak”.
Honenbestez,
batzarkide jeltzaleak honakoa gogoratu du: “2011ko irailean proposamena
aurkeztu genuen, Foru Aldundiak otsailean hitzarmen-mahaia osatzeko, alderdi
politiko, sindikatu eta enpresekin. Helburua honakoa zen: ekonomia sustatzeko
plana egitea. Hala ere, Garitanok ez du egin eta gure bozeramaile Markel Olanok
irailean berriro galdetu zionean, diputatu nagusiak segidakoa erantzun zion:
‘Ez dugu egingo ez dutelako ezertarako balio’”.
Ildo
beretik, EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok ondorengoa azpimarratu
du: “Bilduren gobernuak ez ditu beteko ebazpen proposamenak, nahiz eta Batzar
Nagusien gehiengoaren borondatea argi geratzen den. Ondorioz, foru araua
erabiliko dugu, izan ere Exekutiboarentzat lotesleta da”. Hortaz, Olanok
iragarri du, “ekonomia sustatzeko foru araua egiteko prozesua abian dela”.
Era
berean, Markel Olanok azaldu duenez, prozesuak lau fase izango ditu: “Lehenik,
EAJ-PNVk lantaldea osatu du, erakundeetako ordezkariekin eta gizarte-,
ekonomia- zein justizia-arloko adituekin. Taldearen helburua oinarrizko
dokumentua egitea da, honako ordezkariekin landu ahal izateko: sindikatu,
enpersari eta finantza entitate garrantzitsuenak; Gipuzkoako Bazkundea;
merkatarien elkarteak; kooperazioare arloa, edota hirugarren sektoreko
ordezkari eta elkarteak. Bigarren fasean, aipatutako ordezkariekin bilerak
egingo dira – azaroan hasiko dira – eta ekarpenak jasoko dira. Hirugarrenik,
bilerak amaitutakoan, abenduaren amaieran, dokumentua jendarteratzeko
jardunaldia egingo da eta, azkenik, ekonomia sustatzeko Foru Arauaren
artikuluak idatziko dira”.
Ildo
beretik, jeltzaleen eledunaren aburuz, “lan egiteko modu hau oposizio eraginkor
eta arduratsuaren sinonimoa da eta, gainera, Gipuzkoako gizarte- zein
ekonomia-etorkizuna adierazteko balio du”.
EAJ-PNVren
bozeramaileak, halaber, honakoa esan du: “Ooso garrantzitsua da baliabideak
izatea Foru Aldundiaren gobernuaren estrategia baldintzatzeko eta, ondorioz,
Batzar Nagusien gehiengoak onartutakoa errespetatzeko. Izan ere, Bilduk ez du
adostutakoa aintzat hartzen eta hori oso larria da. Jarrera hori ez badugu
ekiditen gipuzkoarrok pairatuko dituzte gobernu ezaren ondorioak. Beraz, uste
dugu Foru Aldundiak egoera larriari aurre egiteko duen guztia egin behar duela,
baina aitzitik, momentuz ez da ezer egiten ari”.
Amaitzeko,
Markel Olanoren aburuz, “foru arau proposamena egitea eta aurrekontuan
ekonomia-arloko ekarpenak egitea estrategia bateragarriak dira. Hala ere, gure
ustez, lehenengoa da eraginkorrena, izan ere, loteslea da”. Horrenbestez,
segidakoa azpimarratu du: “Ekonomia sustatzeko ekimen guztiak babestuko ditugu,
jarrera heldua dugulako eta, gainera, uste dugulako arlo horretan hartzen diren
neurri guztiak onak direla”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario