Aintzane Oiarbide jeltzaleak honakoa gogoratu du: “Hartutako erabaki guztiak txosten tekniko
eta juridikoen iritziak kontuan izan zituzten. Egun, ordea, foru diputatuak ez
du horrela egiten; hau da, ez du Foru Aldundiaren teknikoenganako konfiantzarik”.
Mugikortasun eta Bide
Azpiegituretako foru diputatu Larraitz Ugarte Gipuzkoako Batzar Nagusietan
agertu da eta, bertan, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren azkeneko txostenaren
berri eman du. EAJ-PNVren batzarkide Aintzane Oiarbideren ustez, “foru
diputatuak ez du txostenaren gainean hitz egin eta, hori, oso larria da. Argi
geratu da, beraz, foru diputatuak ez duela kudeaketari buruzko informazio
gardena eman nahi. Horren ordez, informazioa manipulatu egiten du helburu jakin
batekin: lehengo gobernuaren izen ona zalantzan jartzea”.
Era berean, Oiarbidek segidakoa
gogoratu du: “Martin Garitano foru diputatuak 2009ko txostenari alegazioak
aurkeztu zizkion eta, beraz, lehengo gobernuaren bide azpiegituretako kudeaketa
babestu zuen. 2010ko txostenari, ordea, ez dio alegaziorik aurkeztu, nahiz eta
2009ko alegazioek berauek balio zuten, eta, beraz, ez teknikarien irizpideak ez
ditu kontuan izan”. Aintzane
Oiarbideren aburuz, aurrekaririk gabeko gertaera da: “Hortaz,
diputatuak bere jarrerarekin ez du gertatutakoa argitu nahi. Are gehiago, bere
helburua bestelakoa da: komunikabideetan eztabaida nahastea, herritarren
iritziak manipulatzeko”.
Gainera, hautetsi jeltzaleak
honakoa esan du: “Hainbestekoa da Larraitz Ugarte foru diputatuaren
manipulazioa, ezen ustez Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren hitzak erabili ditu,
nahiz eta txostenean agertzen ez diren. Hori dela eta, eskatu diogu esandakoak
non agertzen diren argitzeko, baina ezin izan dio galderari erantzun, hitz
horiek ez baitaude txostenean”.
Aintzane Oiarbidek, halaber, azpimarratu duenez, “lehengo legealdian
hartutako erabakiak txosten juridiko eta teknikoen iritzian oinarritu ziren.
Egun, ordea, ez da hori gertatzen, izan ere, Larraitz Ugartek ez du
teknikarienganako konfiantzarik. Nola kudeatuko du departamentua bertako
langileen lanean ez badu sinisten? Foru diputatuak ez du konfiantza eza hori
ezkutatzen eta, horrexegatik, arduratuta gaude”.
Amaitzeko, Oiarbidek
Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatuari eskatuko dio, gaur
esandako guztiak idatziz argitzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario