Markel Olanoren iritziz, “hondakinen kudeaketan herritarrek ez ligukete barkatuko amore
ematea Bilduren estrategiaren aurrean”.
Hona hemen PP batzarkide
taldearen osoko zuzenketa eztabaidatzeko osoko bilkuran, Markel Olano EAJ-PNV
batzarkide taldearen bozeramailearen hitzak: “Aurrekontua hobetzeko gure
proposamenaren alde egiten jarraituko dugu; izan ere, ez dugu aurrekontua
ontzat ematen eta, ondorioz, zatiko zuzenketak proposatu ditugu”.
Horren harira, Olanok segidakoa
gogoratu du: “Ez dugu osoko zuzenketarik proposatu koherenteak izan garelako
Iñigo Urkullu lehendakariak beste alderdiei egindako proposamenarekin: euskal
erakundeen aurrekontuak ez oztopatzea krisiari aurre egiteko”.
Horrenbestez, jeltzaleen
batzarkide taldearen bozeramaileak azaldu duenez, “Foru Aldundiaren
aurrekontuak bi alor babestu behar ditu: krisiari aurre egiteko
aurrekontu-sailak eta hondakinen kudeaketa, gizarte politikak ahaztu gabe –
gogoan izan murrizketa handia izan dutela –”.
Krisiari aurre egiteko neurrien
gainean, Markel Olanok honakoa
azpimarratu du: “Bilduren aginteko Foru Aldundiak ez du estrategiarik krisiari
aurre egiteko. Horregatik, Bilduri eskatu diogu eta, era berean, eskua luzatu
diogu legealdirako krisiaren aurkako plana negoziatzeko. Horrek, ordea, ez du
esan nahi ekonomia sustatzeko foru arau proposamenik egingo ez dugunik. Izan
ere, horretan ari gara lanean eta martxoan aurkeztuko dugu”.
Olanok, halaber, oso argi hitz
egin du honakinen kudeaketari buruz: “Herritarrek ez ligukete barkatuko
Bilduren estrategia antidemokratikoaren aurrean amore emango bagenu. Hau da,
Foru Aldundiak ez du aintzat hartzen Batzar Nagusien gehiengoaren iritzia; atez
ateko bilketa sistema imposatu egiten du, eta Gipuzkoako Hiri Hondakinen
Kudeaketa Plangintza Orokorraren (PIGRUG) ekonomia- eta finantza-plana erabili
nahi du bere estrategia egiteko”.
Hortaz, Markel
Olanok esan du, 17 milioi euroko zuzenketa proposatu dugula
PIGRUG-en aurreikusitako azpiegiturak egiteko eta, bereziki, Zubietako
errausketa-instalazioa. Bilduk atzera egiteko eskatu digu, baina guk ados
jartzeko oinarria dela esan diogu”.
Era berean, jeltzaleen eledunak
oposizioko beste alderdiei ados jartzeko gonbita egin die bai hondakinen
kudeaketan, bai beste hainbat gaitan: “Gure ustez, oposizioak gobernuari
egitekoa baldintzatu diezaioke. Izan ere, oposizioa eraginkorra izaten ari da
eta, orain, foru gobernuak errespetatu beharko du Batzar Nagusien gehiengoak
onartutakoa”.
Azkenik, Markel
Olanok honakoa azpimarratu du: “Gure proposamenarekiko
leialak eta irmoak izaten jarraituko dugu. Bilduri argi esan diogu non egon
gaitezken ados eta non ez. Hau da, malguak izango gara, baina ez dugu Foru
Aldundiaren betorik onartuko”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario