Itziar Agirre jeltzalearen ustez, “sozialisten eta koalizio abertzalearen arteko gaurko
adostasunak enpresak deskapitalizatuko ditu eta, ondorioz, ekonomiaren
sustapenaren aurkakoa da”.
Bildu eta PSE alderdien arteko
zerga-ituna argi gelditu da gaurko Ogasun eta Finantzetako batzordean; eta,
besteak beste, Fortuna Handien gaineko Zerga onartu dute. EAJ-PNVren batzarkide
Itziar Agirreren iritziz, “Bildu eta PSE alderdien arteko adostasunak
Gipuzkoako familia-enpresei kalte egiten die, izan ere, enpresen akzioak saldu
beharko dituzte Foru Aldundiaren – alderdi sozialistaren aldeko bozka izan du –
zerga berria ordaintzeko”.
Ildo beretik, Agirrek Bilduren
eta PSEren jarrera salatu du, “Gipuzkoako ekonomiari kalte egiten diolako”,
eta, horrenbestez, honakoa azpimarratu du: “Bi alderdi horiek gauza bakarra
lortuko dute: enpresak dekapitalizatu eta, ondorioz, ekonomia-sustatzearen
kontrako efektua”. Horrenbestez, hautetsi jeltzaleak segidakoa esan du: “foru
arau berriari esker oso aberatsak direnek eta zerga-babesa erabiltzen ez
dutenek gutxiago ordainduko dute eta, beraz, empresa-gizon/emakume txiki edo
ertainari gehiago ordainaraziko dio; izan ere, enpresaren jardueraren
ondasunengatik ordaindu beharko dute”.
Era berean, EAJ-PNVren
batzarkidearen aburuz, “gure helburua honakoa da: foru arau aurrerakoia eta
beste lurraldeekin bateratua egitea. Horren baitan, foru arauaren izena dago.
Gure ustez, ez luke izena aldatu behar; izan ere, Foru Aldundiak proposatutako
foru arau berriak oso gutxi aldatzen du Ondareen gaineko Zerga arautzen
duena”.
Itziar Agirrek, halaber, foru
arauak Gipuzkoako enpresenganako izango duen eragina izan du hizpide:
“Gipuzkoako enpresen %90 txikiak edo ertainak dira, alegial, familiarrak eta
250 langile baino gutxiago dutenak. Ekonomia-jarduera horri egingo dio kalte.
Beraz, ezin dira nahastu norberaren ondarea eta ekonomia-jarduera, kalte egiten
baitzaie bai jarduerari, bai enpresa horietako langileei”.
Azkenik, Agirreren ustez,
“badirudi zeinbait alderdik borrokan ari direla ezkertiar edo aurrerakoienak
direla erakusteko, baina gauza oso garrantzitsua ahaztu egiten dute, alegia,
lurraldean eta herrialdean bizi dugun egoera. Hori dela eta, EAJ-PNVk lanean
jarraituko du beste lurraldeekin ados jartzeko eta zerga bateratua
izateko”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario