Markel
Olanok azaldu du, oposizioko taldeei proposamena bidali diegula,foru arauan eta
Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketarako Plangintza Orokorrean (PIGRUG)
aurreikusitako azpiegiturak bermatzeko.
EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok
esan du, bere taldea prest dagoela oposizioko beste alderdiekin negoziatzeko, eta
bereziki PSE-rekin, Gipuzkoako aurrekontua errausketa-instalazioa izateko.
Olanok azaldu duenez, “gure nahia honakoa da: aurrekontuan kontuan hartzeko
7/2008 Foru Arauan eta PIGRUG-en adostutako azpiegiturak”.
Era berean, jeltzaleen bozeramaileak segidakoa
azpimarratu du: “Oposizioko taldeei proposamena egin diegu foru arauan
aurreikusitako azpiegiturak bermatzeko, besteak beste, hondakinen tratamentua ixteko
balorizazio energetikorako instalazioa”. Horrenbestez, Markel Olanoren iritziz,
“sortu diren zalantzak bertan behera gelditzen dira”.
Halaber, Olanok adierazi du, “prest gaudela oposizioko
beste taldeekin aurkeztutako proposamena lantzeko eta, beraz, PIGRUGen
aurreikusitako azpiegituren gainean Batzar Nagusiek behin eta berriro
adierazitakoa errespetatzeko”.
Gainera, EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramailearen
aburuz, “hondakinen kudeaketa garrantzi handiko gaia da eta, ondorioz,
oposizioko alderdiek sendo jarraitu behar dugu, eztabaidarik izan gabe. Hori
dela eta, gure ustez, zuzenketen bozketan argi eta garbi utzi behar dugu orain
arte gai honetan lortu ditugun akordioak”.
Azkenik, Markel Olanok honakoa gogoratu du: “Osoko
zuzenketarik ez dugu proposatu eta, beraz, Foru Aldundiarekin eta oposizioko
taldeekin negoziatzeko prest gaude aurrekontuen zuzenketen prozesuarekin
jarraitzeko, ekonomia- eta gizarte-egoera larriari aurre egiteko”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario