EAJ-PNVren
batzarkideak Rajoy Espainiako presidentearen gizarte babeserako legearen aurka
azaldu da eta honakoa esan du: “Ardura bata besteari leporatzeari uzteko eta
arduratsu izateko garaia dugu”.
EAJ-PNVren batzarkide Eider Mendoza oso argi mintzatu da
gizarte-babeserako zerbitzu publikoen denfentsaren proposamenaren gainean:
“Gizarte ituna behar dugu, Krisiari aurre egiteko eta herriak aurrera jarrai
dezan”. Ildo beretik, Mendozak honakoa gogoratu du: “Gizarte ituna EAJ-PNVren
aspaldiko proposamena da. Patxi Lopez lehendakari zela eta ekonomia egoera
larria zela, EAJ-PNVk esan zuen gizarte babes sistema bere horretan mantendu
behar zela, herritarrik ez baztertzeko”.
Horrenbestez, batzarkide jeltzaleak segidakoa esan du:
“Urteak eman ditugu gizarte babeserako sistema lantzen eta, beraz, bada garaia
indartzeko eta, ondorioz, langabeziaren egoera, enpresen itxiera etan
industria-jardueraren beherakada ekiditeko”. Izan ere, Eider Mendozaren aburuz,
“krisiak pertsonei eragiten die eta, horren ondorioz, gero eta herritar zein
familia gehiago pobrezian daude eta Caritas bezalako erakundeei laguntza eskatu
behar diete. Hau da, pertsona horiei laguntza eman behar diegu gizarte babeserako
sistemaren bidez”.
Mendozak, halaber, gainerako alderdi politikoen jarrera
kritikatu du: “PSEk ez du memoriarik. Sozialistak izan ziren lehenak
murrizketak egiten Eusko Jaurlaritzan, eta PPren babesa izan zuten. Orain
popularrek Rajoyren lege proposamena babesten dute, hain zuzen, gizarte
babeserako sisteman egindako lana bertan behera uzten duena. Eta egun alderdi
socialista Bildurekin akordioa egin nahi du, izan ere gizarte-zerbitzuak
mantendu behar dira. Baina aitzitik, errealitatea bestelakoa da: Gipuzkoako
Foru Aldundiaren Gizarte Politikako departamentuko aurrekontua 5,2 milioi euro
murriztu dute eta, ondorioz, zerbitzu guztiak kaltetuak izango dira”.
Hortaz, EAJ-PNVren hautetsiak honakoa adierazi du:
“Langabezi-tasa handitzen ari da eta, horrekin batera, gizarte-laguntzen
beharra. Bitartean, alderdi politikook ereduen gainean eztabaidatzen ari gara.
Hainbat eredu daude eta norberak bere eredua du, beraz, ardurak bata besteari
egozteari utzi behar diogu eta jarrera arduratsua izaten hasi behar dugu,
gizarte-ituna lortzeko herriak aurrera jarrai dezan”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario