Ezker Abertzaleko eta Gipuzkoako Foru
Aldundiko arduradunak gero eta adierazpen publiko gehiago ari dira egiten
bolada honetan EAJ-PNVri buruzko salaketa faltsuen bidez Gipuzkoako herritarrak
engainatzeko asmotan. Hori dela eta, honako gogoeta hauek egin nahi ditugu:
1.-
Ezker Abertzalea Gipuzkoako herritar guztien dirua xahutzen ari da, hilero
300.000 euro, indarrean dagoen foru-araua urratzen ari delako eta zaborren plan
integrala eta erraustegiaren nahiz aurre-tratamenduko beste planta batzuen
garapena gelditzen. Hondakinen kudeaketa paralizatzera daramate eta egoera
blokeatzera, eta Ezker Abertzalea da horren erantzule bakarra.
2.-
Ezker Abertzaleak argitu beharra dauka Gipuzkoako Foru Aldundia zergatik ez den
betetzen ari aldiro-aldiro bereak dituen obligazioak, izan behar duen itzala
galduz eta gipuzkoar guztien izen ona zikinduz. Jakin nahi dugu zergatik dauden
geldituta lanak, zergatik ez dituzten egiten eta non geratu den helburu zehatz
eta adostua zeukan dirua. Zergatik inposatu nahi du Ezker Abertzaleak bere
egitasmo totalitarioa?
3.-
Ezker Abertzaleak azaldu beharra die Gipuzkoako herritarrei zergatik aukeratu
duen inposizioaren eta beldurraren kultura. Ze gizarte-eredu eraiki nahi dute
herritar bakoitzaren bizitza kontrolatuz? Ze etorkizun eraiki daiteke
beldurraren eta salaketaren gainean?
4.- Gaur egun, Ezker Abertzalea ez da
gai lurralde honetako arazoei heltzeko eta aurre egiteko: kudeaketarako erabat
ezgauza delako baina batik bat liskarra besterik ez duelako bilatzen, borroka
pertsonala eta min egitea, irainduz edota gezurra esanez. Beldurraren kultur
politikoa ari da sortzen, errespetuaren eta elkarrizketaren kultura beharrean.
5.-
Ezker Abertzalea kontratuen utzikeria, zabarkeria eta kitapenen erantzulea da
eta horrek ondorioak dauzka. Beti. Eta Ezker Abertzalea da bere ekintzen
ondorioen arduraduna. Erantzukizuna Ezker Abertzalearena da, ez beste inorena.
Eta eskuz aldaezina da.
6.-
Ezker Abertzaleak hasiera-hasieratik daki Europako Inbertsio Bankuaren mailegua
eta merkatal bankuarena –Caixa eta Banesto–, hondakinen kudeaketarako
foru-arauak jasotzen dituen azpiegituretarako sinatua izan zela, eta
jarduera-egutegi oso zehatza zeukala, Gipuzkoan sortzen diren hondakinen
kudeaketa-arazoa behin betiko konpontzeko eta zabortegien itxiera gauzatzeko,
zuzentarau europarren arabera.
7.-
Ezker Abertzaleak badaki, aurreikusita dagoen inbertsio-planaren arabera,
honezkero hasita edota amaituta beharko zuketela 98 miloi euro balio duten
azpiegiturak. Baina Ezker Abertzaleak ez du aurrerabiderik egin. Alderantziz,
Ezker Abertzaleak egin duena da dena gelditu. Alduntzin jauna, Diputatu
Nagusiak kargutik kendua Batzar Nagusien aginduz eta gaur egun GHK-ko buru, eta
bere taldea ez dira gai elkarrizketarako ez akordiorako eta legea betetzeari
uko egiten diote, intsumisio eta guzti. Horrexek ekarri du oraingo egoera.
8.-
Ondorioa: arazoa Aldundi honek sortu du, Bilduk gobernatua eta Ezker
Abertzaleak gidatua, eta azpikeriaz eta nahita ez du betetzen indarrean dagoen
araudia, beldurra eraginez eta liskarra jarriz. Azken batean, haustura-bide
handia ari da bilakatzen Gipuzkoarako, izan ere enpresei eta
finantza-erakundeei mesfidati izateko motiboak ematen dizkie, jokabide
demokratikoak urratu eta bere erabakiak inposatzen ditu, errealitatea
gezurraren eta propaganda sistematikoaren bidez manipulatzen du eta
diru-galerak ekartzen dizkie Gipuzkoako herritarrei.
No hay comentarios:
Publicar un comentario