Jeltzaleen
batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok Gureak-en egon da eta honakoa
esan du: “Ekonomia sustatzeko edozein planak inbertsioak egin behar ditu behar
gehien duten pertsonentzako lanbide guneetan. Hori dela eta, lurraldeko
enpresekin hitzarmenak bultzatuko ditugu eta, berebat, ebazpen proposamenak
egingo ditugu Gipuzkoako Foru Aldundiak horren harira ekimenak egiteko”.
Markel Olano, Eider Mendoza eta Maite Peña jeltzaleak Gureak-en egon dira gaur
goizean. Bertan, Gureakeko arduradunei krisiari aurre egiteko foru araua
proposatzeko oinarrizko dokumentua aurkeztu diete, eta horien iritziak zein
ekarpenak jaso dituzte.
Hona hemen, bileraren ondoren,
EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanoren hitzak: “Krisialdian
ezin dugu inor baztertu eta, are gutxiago, behar gehien dituzten pertsonak”.
Ildo beretik, Olanok azpimarratu
du, ekonomia-sustatzeko edozein plangintzak inbertsioak egin behar dituela
behar gehien duten pertsonentzeko lanbide guneetan. Hori dela eta, Olanok
segidakoa esan du: “Gipuzkoako enpresekin hitzarmenak bultzatuko ditugu eta,
orobat, ebazpen proposamenak egingo ditugu Gipuzkoako Foru Aldundiak horren
harira ekimenak egiteko”. Horrenbestez, jeltzaleen bozeramaileak iragarri du,
EAJ-PNVk babestuko dituela behar gehien duten pertsonentzako inbertsioak eta
lanbide guneak ekonomia sustatzeko planean.
Era berean, Markel Olanoren
aburuz, “behar gehien dituztenentzako lanbide guneak babestu behar ditugu eta,
horretarako, ezinbestekoa da aurreikusitako proiektu berriak egitea”. Hori dela
eta, jeltzaleen batzarkide taldearen eledunak zin egin du, aurreikusitako
inbertsioak egingo dituela eta, horretarako, beharrezkoak diren ebazpen
proposamenak egingo dituela Gizarte Politikako batzordean eta bultzatuko
dituela behar diren hitzarmen guztiak”.
Olanok, halaber, gogoratu du,
Bilduk ez duela krisiaren aurkako planik egin nahi eta, beraz, jeltzaleek erabaki
dutela Ekonomia Sustatzeko Foru Araua egitea, Foru Aldundia krisiari aurre
egiteko plana egitera behartzeko. Gainera, EAJ-PNVren bozeramailearen ustez,
EAJ-PNVk proposatutako foru araua da oposizio eraginkorra eta konstruktiboaren
adibide garbia eta, gainera, Gipuzkoako gizarte- zein ekonomia-etorkizuna bideratzeko balioko du.
Azkenik, EAJ-PNV batzarkide
taldearen eleduna kezkatua dago, Bilduk ez duelako Gipuzkoa gidatzeko
gaitasunik, eta segidakoa esan du: “Ezinbestekoa da Gipuzkoako Foru Aldundiak ekonomia
sustatzeko ekimenak egitea, Gipuzkoako enpresak nahiz langileak babesteko. Gure
ustez, Foru Aldundiak egoera larriari aurre egiteko eginahalak egin behar ditu.
Baina aitzitik, Foru Aldundiak ez du, oraingoz, ezer egin”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario