Xabier Ezeizabarrena batzarkide jeltzaleak salatu du, Bilduk ez duela ez araudia betetzen, ez
Batzar Nagusietako gehiengoaren adostasunak aintzat hartzen”.
Zubietako errausketa-instalazioaren
enpresa eraikitzaileek Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari gutuna bidali dio.
Horren harira, Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJ-PNVren batzarkide taldeak
Bilduren aginteko Foru Aldundiari eskatu dio, Gipuzkoa ez hondoratzeko
hondakinen kudeaketan. Horrenbestez, jeltzaleen batzarkide taldeak Iñaki
Errazkin Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuari eskatuko dio
Batzar Nagusietan agertzeko eta, bertan, Foru Aldundiaren iritzia emateaz gain,
aldundiaren beraren erantzuna azaltzeko, foru arauan aurreikusitako
azpiegiturak gelditu izanaren gainean.
Xabier Ezeizabarrena batzarkide jeltzaleak esan
duenez, Bildu ez da gai izan inorekin ados jartzeko. Ildo beretik,
Ezeizabarrenak honakoa azpimarratu du: “Dagoeneko, errausketa-instalazioaren
enpresa eraikitzaileek Juan Carlos Alduntzin GHK-ko presidenteari ultimatum-a egin
diote. Baina aitzitik, Alduntzinek nahiago du Gipuzkoa hondoratu, Gipuzkoako
Batzar Nagusietako gehiengoarekin ados jartzea eta hondakinen arazoa konpontzea
baino”.
Era berean, EAJ-PNVren
hautetsiak Bilduri segidakoa gogoratu dio: “Erabaki bakoitzak bere ondorioa du.
Bildu araudiaren eta legeak agindutako kontratuen aurka dago eta jarrera horrek
bere ondorioak ditu”. Horrenbestez, Xabier Ezeizabarrenak Juan Carlos
Alduntzini eskatu dio, azaltzeko gipuzkoako herritarrei Foru Aldundiak hainbat
milioi euro ordaindu beharko dituela errausketa-instalazioa ez eraikitzeagatik.
Halaber, Ezeizabarrenak Bilduri
ohartarazi dio, Bildu bera izango dela ezer ere ez egitearen erantzule. Hau da,
Bildu berea ez den beste edozein proiekturen aurka dago eta horien izen ona
kaltetzen saiatzen da, bere kudeaketarako gaitasun eza ezkutatzeko”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario