Jeltzaleen
batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok Foru Aldundiari eskatu dio,
ekintza-plana aurkezteko Batzar Nagusietan eta, bertan, zehazteko lehentasunak
eta jarduerak euriteek eragindako lur-jausiak konpontzeko.
Otsaila zehar izandako euriteek
hainbat lur-jausi eragin dituzte Gipuzkoan, esaterako, Azkoitian eta Mutrikun.
Lur-jausi horiek kalteak sortu dituzte bai etxebizitzetan zein baserrietan eta,
ondorioz, bertako bizilagunek bere etxetik kanpo igaro behar izan dituzte
hainbat egun.
Hori dela eta, Gipuzkoako Batzar
Nagusietako EAJ-PNV batzarkide taldeak Foru Aldundiari eskatu dio, gertatutako
lur-jausiei aurre egiteko diru-lerro bat egiteko. Jeltzaleen bozeramaile Markel
Olanok honakoa esan du: “Krisialdian, lur-jausiek kaltetutako herritarrek nahiz
udalek ezin dute konponketei aurre egin. Horregatik, gure iritziz, Foru
Aldundiak konponketa horiek egiten lagundu behar die, bai herritarrak bai
udalerriak lehenbailehen lehengo egoerara itzultzeko”.
Horrenbestez, jeltzaleen
batzarkide taldeak ebazpen-proposamena egin du eta, bertan, Gipuzkoako Foru
Aldundiari segidakoa eskatu dio: Lur-jausiak pairatu dituzten udalekin
elkarlanean aritzeko kalteak zehatz ezagutzeko eta, horiek ezagutu ostean,
Batzar Nagusietan ekintza-plan bat aurkezteko, non eta lehentasunak eta
jarduerak zehaztuko diren euriteek eragindako lur-jausiak konpontzeko”.
Halaber, Markel Olanok azaldu
du, EAJ-PNV batzarkide taldeak Bilduren aginteko Foru Aldundiari eskatu diola,
Gipuzkoako udalekin elkarlanean aritzeko, lur-jausirik gerta daitezkeen
kokalekuak jakiteko eta leku horietan lehenbailehen konponketa-lanak egiteko
etorkizunean lur-jausiak ekiditeko.
Azkenik, jeltzaleen batzarkide
taldearen bozeramaileak elkartasuna adierazi die lur-jausiak pairatu dituzten
herritarrei eta honakoa esan du: “Gure esku dagoen guztia egingo dugu egoera
lehenbailehen lehengora itzul dadin”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario