EAJ-PNVren GBBren presidente Joseba Egibarrek azpimarratu du, esker abertzaleak
ez dakiela, oraindik, politikan edozer gauzak ez duela balio eta esan du,
jarrera horrek argi uzten duela esker abertzaleak nola ulertzen duen boterea:
lehendabizi arerioa seinalatu egiten dute eta, ondoren, suntsitzen saiatzen
dira”.
Gipuzkoako Batzar Nagusietan jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile
Markel Olanoren aburuz, ezker abertzalea pertsonen aurkako estrategia burutzen
ari da, baina lortzen ari den gauza bakarra da alderdien arteko harremanak
gaiztotzea.
EAJ-PNVren GBBren presidente Joseba
Egibar eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan jeltzaleen bozeramaile Markel Olano
komunikabideen aurrean agertu dira gaur arratsaldean. Bertan, gezurtatu dute Mugikortasun
eta Bide Azpiegituretako foru diputatu Larraitz Ugartek egindako salaketa.
Ugartek Markel Olanori Burofax-a bidali dio eta egotzi dio BIDEGI-ko
dokumentuak lapurtu izana.
EAJ-PNV batzarkide taldearen
bozeramaileak honakoa azaldu du: “Asteartean Larraitz Ugarteren Burofaxa jaso nuen.
Bertan, 2007. eta 2011.urte arteko BIDEGIko Gastuetako fakturen dokumentazioa
eskatu dit. Paper horiek pribatuak dira, datu-babespean daude eta ezin dira
BIDEGIko instalazioetatik atera”. Ildo beretik, Olanoren iritziz, Larraitz
Ugarte nire aurka egiten ari da eta egotzi dit dokumentuak lapurtu izana, eta,
hori, Zigor Kodean tipifikatua dago”.
Era berean, Markel Olanok Larraitz
Ugarte foru diputatuari erantzun ziola adierazi du: “Idatziz erantzun nion
hurrengo egunean eta argi utzi nion ez dudala inoiz dokumenturik atera
BIDEGItik. Gainera, esan nion, eskatzen dizkidan faktura horiek BIDEGIn bertan
daudela eta beti han izan direla. Aitzitik, ez dut ez erantzunik ez jarrera
zuzenketarik jaso”.
Hori dela eta, EAJ-PNVren batzarkide
taldearen eledunak iragarri du, interpelazioa aurkeztu duela eta, beraz, Martin
Garitanori eskatuko diola Larraitz Ugarteren adierazpenak zuzentzeko: “Dagoeneko,
bi aldiz eskatu diogu Martin Garitano diputatu nagusiari Larraitz Ugarteren
adierazpenak zuzentzeko. Gogoan izan, duela hilabete batzuk dirua lapurtu izana
egotzi zigula eta, orain, aldiz, BIDEGItik fakturak atera ditugula salatu du”.
Horrenbestez, Markel Olanoren
iritziz, ezker abertzalearen estrategia dago horren guztiaren atzetik: “Pertsonen
aurka egiten saiatzen ari dira, baina lortzen ari diren gauza bakarra da
alderdien arteko harremanak gaiztotzea. Hau da, Bilduk erakundeak nahierara
erabiltzen ditu arerio politikoaren aurka egiteko eta, horrek, erakundeei izen
ona kentzen die”.
Bestalde, GBBren presidente Joseba
Egibarrek babesa eman dio EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramaileari eta
segidakoa esan du: “Politikan ez du edozer gauzak balio. Ezker abertzaleak politikaren
alde egitea erabaki du eta, horrek eskatzen dio demokraziarekiko, gainerako
alderdiekiko eta pertsonekiko errespetua. Hau da, orain ezker abertzalea
estrategiak uztartzearen aurkakoa da – hain zuzen, orain arte babestu duena –.
Hala ere, oraindik ez du ez azaldu, ez berriro aztertu, ez zuzendu, zergatik
egin izan duen orain arte estrategiak uztartzearen alde”.
Horren harira, Egibarrek honakoa
salatu du: “Ezker abertzalearen jarrera Alemaniako Stasi-ren oso antzekoa da: hasteko,
boterea lortu dute; ondoren, arerioa seinalatu dute; jarraitzeko, arerioa
etsaian bihurtu dute eta, azkenik, etsaia suntsitzen saiatzen ari dira. Hau da,
Gipuzkoako diputatu nagusi ohi Markel Olanori egotzi diote hainbat dokumentu
lapurtu izana. Zer jarrera mota da hori? Ezker abertzaleak nahiago izan du
frogarik gabe salatzea, Markel Olanori galdetzeko deitu eta jarrera arduratsua
eta leiala izan ordez”.
Azkenik, GBBren presidenteak ezker
abertzaleari eskatu dio, jarrera hori zuzentzeko: “Izan ere, baldin eta ezker
abertzaleak alderdien arteko harremana konfiantzazkoa izatea nahi badu,
horrelakorik ezin du gertatu. Ezker abertzaleak iraganeko jarrera izan du eta,
hori, onartezina da”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario