7 de marzo de 2013

EAJ-PNV-REN IRITZIZ, SORTU ALDERDIAREN ORDEZKARIEN BIDAIA VENEZUELARA ARGI UZTEN DU ZEIN DEN EUREN GIZARTE- ETA EKONOMIA-EREDUA.

Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanoren ustez, Sortuk eta Martin Garitanok Europatik kanpoko gizarte- eta ekonomia-ereduak bilatzen dituzte; hain zuzen, Euskal Herriaren errealitatearen oso bestelakoak diren ereduak”.



Sortuk iragarri du gaur goizean, bere alderdiaren ordezkaritza bat – horien artean Martin Garitano Gipuzkoako Diputatu Nagusia – Venezuelako hiriburu Caracas-era  joango dela Hugo Chavez zendutako presidentearen omenaldietan parte hartzera. Horren harira, EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok segidakoa esan du: “Sorturen iragarpenak argi uzten du zeintzuk diren bere gizarte- eta ekonomia-ereduak”.  

Era berean, Olanok azpimarratu du, esker abertzalearen marka berriak – Sortu – ez duela eredurik Europako mendebaldean. Hau da, Kuba edo Venezuelako ereduak dira bere erreferentziak; hain zuzen ere, Euskal Herriaren errealitatearen oso bestelakoak diren ereduak”. 

Halaber, EAJ-PNV batzarkide taldearen eledunak Martin Garitano diputatu nagusiari zuzendu zaio: “Nahiz eta Sortuk bere ordezkarien barruan Martin Garitano izan, EAJ-PNVk Garitano jaunari gogoratu nahi dio, Hugo Chavezi agurra emateko ekitaldietan bakarrik bere izenean parte hartuko duela; izan ere, ez du ordezkatzen gipuzkoarron gehiengoaren iritzia”. 

Azkenik, Markel Olanok salatu du, beste behin, esker abertzaleak – eta, bereziki, Martin Garitano diputatu nagusiak – erakundeak alderdikeriaz erabiltzen dituela”. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario