Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Markel
Olanok esan du, Martin Garitano diputatu nagusiak ez duela aurkeztu, oraindik,
ez krisiari aurre egiteko ekimenik, ez Gipuzkoako ekonomia sustatzeko
estrategiarik”.
EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok gogoratu du, gaur
goizean, EAJ-PNVk Gipuzkoako ekonomiaren garapena bultzatzeko adostutako
7.600.000 euroko aurrekontu-sailaren alde egin zuela. Dena dela, Olanoren ustez,
ezinbestekoa da gizartearen, ekonomiaren eta politikaren eragileen arteko
elkarlana krisiari aurre egiteko, nahiz eta Bilduk ez duen horrelakorik egin
nahi”.
Horrenbestez, jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaileak honakoa esan
du: ”EAJ-PNVk jarraitzen du ekonomia sustatzeko foru araua egiteko dokumentua
gizartearen eta ekonomiaren eragileei aurkezten”. Ekimen horrek, Markel
Olanoren iritziz, “eragileen babesa jaso zuen ekonomiaren garapenerako talde
txostengilean. Beraz, EAJ-PNV oposizio eraginkorra egiten ari da, Gipuzkoako
ekonomiaren eta gizartearen etorkizuna finkatzeko”.
Era berean, Olanok segidakoa gogoratu du: “Bilduk ez du krisiari aurre
egiteko planik egin nahi, beraz, EAJ-PNVk Ekonomia Sustatzeko Foru Araua
proposatzeko erabakia hartu du. Arau horrek Foru Aldundia behartuko du krisiari
aurre egiteko planak egitera”. Hortaz, jeltzaleen batzarkide taldearen eledunak
salatu du, Foru Aldundia ez dela ezer egiten ari egoera larriari aurre egiteko.
Horregatik guztiagatik, Markel
Olano kezkatua dago, Bilduren aginteko Foru Aldundiaren
lidergo falta dela eta: “Ezinbestekoa da Foru Aldundiak ekonomia sustatzeko
plana egitea; izan ere, hori eginez gero, enpresak eta langileak babestuko
ditu”.
Halaber, Olanok Gipuzkoako enpresen garrantzia azpimarratu du: “Gipuzkoako
enpresak lurraldearen ekonomiaren eragileak dira, nahiz eta Bilduk iritzi hori
saihestu nahi duen. Horregatik, ezinbestekoa da Foru Aldundiak enpresei
laguntzea, gazteei enplegua lortzen laguntzea eta berrikuntza zein ekonomia
gure herritik kanpora garrantzitsua izateko politikak egitea”.
Azkenik, hona hemen EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramailearen hitzak:
“Gipuzkoako ekonomiaren eta gizartearen eragileen proposamenak eta iritziak
jasotzen ditugunean, Ekonomia Sustatzeko Foru Araua egingo dugu eta Bildu
behartuko dugu, 2014ko aurrekontuan krisiari aurre egiteko planak atal berezia
izan dezan”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario