6 de marzo de 2013

MARKEL OLANO: “BILDUK HELBURU BAKARRA DU, ARERIO POLITIKOAK SUNTSITZEKO ALBISTE FALTSUAK SORTZEA”.

Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanoren iritziz, “legealdia hasi zenetik bi urte igaro dira eta Bilduk dagokiona kudeatu ordez, fakturak kontrolatzen ditu”.



Bidegiko fakturen polemikak aurrera darrai. Gogoan izan, lehengo ostiralean EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok salatu zuela Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatu Larraitz Ugartek burofaxa bidali ziola eta, bertan, Bidegitik hainbat faktura eraman izana egotzi ziola. Hala ere, faktura horiek Bidegin zeuden, beraz, Larraitz Ugarteren salaketak gezurra ziren. 

EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok, gaur goizean, honakoa esan du: “Bilduk helburu bakarra du: arerio politikoak suntsitu eta, horretarako, albiste faltsuak sortzen ditu. Horregatik, Bilduren aginteko Foru Aldundiak Gipuzkoa gobernatu behar du, baina ez du hori egiten; izan ere, boterea erabiltzen du komunikabideetan gainerako alderdi politikoen ordezkariei kalte egiteko”.

Ildo beretik, Olanoren ustez, “oso larria da Bilduk boterea hartu zuenetik eta bi urteren ondoren, duela bost edo sei urteko fakturak kontrolatzen egotea eta, era berean, EAJ-PNVri Bidegin beti egon diren fakturak eraman izana leporatzea”.

Era berean, EAJ-PNVren bozeramaileak segidakoa esan du: “Bilduren salaketek sufrimendua sortu dute. Izan ere, izen eta abizenak aipatu ditu eta, hori, onartezina da. Gainera, Bildu lortzen ari den gauza bakarra honakoa da: erakundeen ospea eta alderdi politikoen arteko harremanak kaltetzea. Are gehiago, harreman horiek zuzentzea oso zaila izango da. Orobat, Bildu euskal erakundeen ospearen eta egindako kudeaketa egokiaren kontra egiten ari da eta, horretarako, Bilduren lehen mailako ordezkariek gezurrak baino ez dituzte esaten. Hori, oso larria da”.

Halaber, Markel Olanok segidakoa esan du: “Nahiz eta, faktura Bidegin bertan zeuden, oraindik, Martin Garitano diputatu nagusiak eta Larraitz Ugarte Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatuak tesi berarekin jarraitzen dute. Hau da, Bilduk jarrera oztopatzailea du, izan ere, ez dugu ez azalpenik, ez iritzi zuzenketarik jaso”.

Azkenik, Olanok azpimarratu du, EAJ-PNVk beti izan duela jarrera zintzoa erakundeetan. Hori dela eta, Martin Garitanok erantzun beharko du, hurrengo osoko bilkuran – hain zuzen, apirilaren 10ean – zergatik Foru Aldundira iritsi eta bi urteren ondoren duela bost edo sei urteko fakturak kontrolatzen ari den eta zergatik hainbat komunikabidei datuak ezkutuan ematen dizkien – esaterako, GHKn gertatutakoa – dagokiona kudeatu ordez, kontuan hartuta bizi dugun egoera zaila.  

No hay comentarios:

Publicar un comentario