Xabier Ezeizabarrena batzarkide
jeltzaleak esan du, bi urte bete direla Bildu Gipuzkoako Foru Aldundira iritsi
zenetik eta egin duen gauza bakarra proiektuak gelditzea izan da, baita
hondakinen kudeaketan ere.
EAJ-PNVren batzarkide
taldeak Martin Garitano diputatu nagusiari zuzendutako galdera-zerrenda
aurkeztu du Gipuzkoako Batzar Nagusietako erregistroan. Galderak Gipuzkoako
Hiri Hondakinen Kudeaketa Plangintza Orokorraren (PIGRUG) eta indarrean dagoen
Foru Arauaren gauzatze mailari buruz dira. Xabier Ezeizabarrena
jeltzalearen iritziz, Bilduk ez daki nola kudeatu PIGRUG delako planean eta
Foru Arauan proposatutako inbertsioak eta, ondorioz, bere kudeaketa kaos bat
da.
Horren harira,
Ezeizabarrenak honakoa esan du: “Bi urte bete dira Bildu Gipuzkoako Foru
Aldundira iritsi zenetik eta egin duen gauza bakarra proiektuak gelditzea izan
da, baita hondakinen kudeaketan ere. Hori dela eta, EAJ-PNVren iritziz, Bilduk
azaldu behar du PIGRUG plangintzan aurreikusitako azpiegituren gauzatze maila,
baita zertan diren 2012 eta 2013ko aurrekontuetan hondakinen gainean adostutako
aurrekontu-sailak. Oso garrantzitsua da jakitea nola erabili den Batzar
Nagusien gehiengoak adostutako aurrekontu-saila, Gipuzkoan hondakinak
kudeatzeko aurreikusitako lanak egiteko”.
Era berean, EAJ-PNVren
batzarkideak segidakoa azpimarratu du: “Bilketa sistema zeinnahi den ere –
gogoan izan, bilketa sistema udalerrien eskumena dela –, Bilduk argitu behar
du, lehenik, nola kudeatuko dituen hondakinak; bigarrenik, nola eta zein
azpiegituretan birziklatzeko asmoa duen; eta, azkenik, zer egingo duen
hondakin-hondarrarekin – izan ere, egun, zabortegietara eramaten da, baina
zabortegien edukiera asko murriztu da –. Horregatik, EAJ-PNVk Martin Garitano
dipuatu nagusiari eskatu dio, azaltzeko hondakinen tratamentua ixteko Foru
Arauan aurreikusitako azpiegituren eraikuntza zertan den eta, era berean,
atxikitzeko gaiari buruz foru gobernuak hartutako erabakien espedienteak,
2011ko ekainetik gaur arte”.
Xabier Ezeizabarrenak,
halaber, Martin Garitanori honakoa eskatu dio: “Gipuzkoako zabortegien gainean
hartutako erabakien espedienteen kopia emateko. Galdera oso zuzena egin dio
EAJ-PNVk Martin Garitanori: Zein da, egun, zabortegien egoera eta nolako
erabakiak hartu ditu Foru Aldundiak zabortegiak ixteko? Horregarako, 2011tik –
Bildu Foru Aldundiaren agintea hartu zuenetik – gaur arte zabortegien itxierari
buruz hartutako erabakien zerrenda egiteko”. Ildo beretik, jeltzaleen
hautetsiaren iritziz, beldur gara Bilduk ez ote duen erabakirik hartu gaiari
buruz eta, beraz, Europar Batasunaren zuzentarauen aurka egiten ari den eta
utzitako harrobietara birzikatu eta konpostatu ezin daitekeen zaborra eraman nahi
duen. Izan ere, orain arte Bilduk Gipuzkoan zabortegi berriak irekitzeko asmoa
azaldu du, baina ez du argitu non zabalduko dituen. Horrenbestez, informazio
eta gardentasun falta nabaria da eta, beraz, Bilduk azalpenak eman beharko
ditu, behingoz.
Mankomunitateetan galderak.
Gainera, Ezeizabarrenak
Bilduri egotzi dio, ez duela informaziorik eman eta ez dela gardena izaten ari
ez Foru Aldundian ez Sasieta, Lapatx eta Urola Kostako mankomunitateetan –
gogoan izan, hiru mankomunitate horietan ere Bilduk agintzen duela –.
EAJ-PNVren batzarkidearen aburuz, Bilduk oztopatu du zinegotziek informazioa
jasotzeko duten eskubidea, beraz, ez da gardena izaten ari. Hortaz, jeltzaleak
salatu du, Bilduren ordezkariek Sasieta, Lapatx eta Urola Kostan erabakiak
hartu dituztela inori galdetu gabe eta adostasunak lortu gabe eta, hori da,
hain zuzen ere, Bilduren kudeaketa ilunaren beste adibide bat.
Horregatik guztiagik,
Xabier Ezeizabarrenak azaldu duenez, EAJ-PNVk Sasieta, Lapatx eta Urola Kostako
mankomunitateetan ere galderak egin ditugu, mankomunitateen eskumenak diren
hainbat gauza argitzeko, betiere, PIGRUG plangintzan eta Foru Arauan
aurreikusitakoaren gainean.
Horrenbestez,
Ezeizabarrenak honakoa azpimarratu du: “Jakin nahi dugu, Sasieta, Lapatx eta Urola
Kostako mankomunitateetan zein den hondakinen bilketaren benetako tasa eta
benetako birziklatze tasa. Halaber, galdetu dugu mankomunitate horietako hiru
zabortegien edukieraren gainean, zabortegiak ixteko epearen gainean, eta
ondorengo 30 urteetan zabortegien itxieraren, zigilatze-funtsaren eta
mantentze-lanen kostuaren gainean”.
Azkenik, hona hemen
EAJ-PNVren batzarkidearen hitzak: “Mankomunitateen arduradunei eskatu diegu,
argitzeko zabortegiak 2014ean ixteko lan egiten ari diren, PIGRUG plangintzan
aurreikusita dagoen bezala”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario