Xabier Ezeizabarrena batzarkidearen ustez, Foru Aldundiak ez ditu gainerako
batzarkide taldeen galderak erantzun eta, beraz, ez da gardena izaten ari.
Bilduren aginteko Foru
Aldundiak ez ditu gainerako batzarkide taldeen galderak erantzuten eta, beraz,
EAJ-PNVk Foru Aldundiari eskatu dio gardena izateko eta ez oztopatzeko
batzarkide taldeek informazioa eskuratzeko duten eskubidea. Horren harira, Xabier Ezeizabarrena
batzarkide jeltzaleak honakoa esan du: “Bilduren aginteko Foru Aldundiak ez die
batzarkide taldeei erantzuten bere kudeaketari buruz egindako galderei”.
Era berean,
Ezeizabarrenaren ustez, legealdiaren hasieratik batzarkide taldeek Batzar
Nagusietako mahaiari babesa eskatzeko hainbat helegite egin behar izan diote,
izan ere Foru Aldundiak ez ditu egindako galderak erantzuten. Hori dela eta,
EAJ-PNVren batzarkideak salatu du, Foru Aldundiak errespetua galdu diela
batzarkide taldeei eta ez dela gardena izaten ari; izan ere, ez die
informaziorik ematen batzarkide taldeei.
Horrenbestez, hondakinen
kudeaketari buruz, Xabier Ezeizabarrenak segidakoa gogoratu du: “Foru Aldundiak
zabortegi berriak egingo zituela esan zuen eta, ondorioz, EAJ-PNVk Foru
Aldundiari galdetu zion, plangintzarekin aurrera jarraitzeko asmoa zuenentz,
eta eskatu zion argitzeko egonkortutako hondakin-fardelak botatzeko guneen
kokapena. Galdera urtarrilean egin zuen EAJ-PNVk eta Bilduk ez dio, oraindik,
erantzunik eman”.
Halaber, Ezeizabarrenak
segidakoa azaldu du: “Ingurumeneko foru diputatu Iñaki Errazkinek ez ditu
argitu Janez Potocnik Europar Batasuneko Ingurumeneko komisarioarekin izandako
iritzi ika-mika, hondakin hondarraren tratamenduari eta errausketa-instalazioaren
eraikuntzari buruz. Orduan, Errazkinek esan zuen Europar Batasunak Foru
Aldundiaren tesiak babesten zituela. Baina aitzitik, errealitatea bestelakoa
da, izan ere, Potocknik komisarioaren iritis, hondakin-hondarra erraustea
eraginkorra eta segurua da eta, gainera, gizartearentzako onurak izango ditu,
betiere, energia eta beroa sortuko dituelako eta baliabideak berreskuratuko
direlako”.
Ildo beretik, EAJ-PNVren
batzarkideak honakoa esan du: “Ingurumeneko Europar Batasuneko komisarioaren
hitzek argi utzi zuten errausketa-instalazioa ez dela kaltegarria pertsonentzat
– gogoan izan, Janez Potocknikek honakoa esan zuela: “Europar Batasunean dauden
errausketa-instalazioak baldintza bereziak bete behar dituzte eta baldintza
horien helburua da, ingurumena eta Osasuna babestea –. Beraz, ez ditugu
Bilduren arrazoiak ulertzen, errausketa-instalazioa kaltegarria dela esateko
eta, ondorioz, herritarrak beldurtzeko”.
Dena den, Foru Aldundiak
ez du informaziorik eman eta ez ditu erantzun beste hainbat gairi buruzko
galderak, besteak beste, bide azpiegiturei buruzkoak, herritarren
parte-hartzeari buruzkoak edo erakundearen antolaketari buruzkoak. Xabier
Ezeizabarrenak azaldu duenez, EAJ-PNVk Foru Aldundiari honako gaien gaineko
galderak egin ditu: 1) Bidegik finantza-erakundeekiko zorrari buruz; 2)
Diputatu Nagusiaren Kabinetearen diru-laguntzei buruz, Gipuzkoako Udaletan
parte-hartzea bultzatzeko; 3) Diputatu Nagusiaren Kabineteak gizonen eta
emakumeen arteko berdintasuna bultzatzeko jarduerei diru-laguntzeari buruz; eta
4) Diputatu Nagusiaren Kabinetearen behin behineko lan-taldeari buruz.
Azkenik, Xabier
Ezeizabarrenak Bilduren aginteko Foru Aldundiari gogorarazi dio, ez dela inoiz
gertatu izan Foru Aldundiak batzarkide taldeei erantzun ez izana eta, era
berean, Foru Aldundia behartuta dagoela batzarkide taldeen galderei erantzutea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario