Joseba Antxustegi batzarkide jeltzalearen iritziz, Bilduk ez du prozedura
egokia egin Mugi txartela ezartzeko. Izan ere, ez du aurreikuspenik izan eta ez
da gai izan prozesua kudeatzeko, eta, ondorioz, Mugi txartela ezartzea kaos bat
izan da.
Larraitz Ugarte
Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatua Gipuzkoako Batzar
Nagusietan agertu da Mugi txartelaren ezartzeari buruz azalpenak emateko.
EAJ-PNVren batzarkide Joseba Antxustegik kritikatu du, prozesua ez dela egokia
izan; izan ere, Foru Aldundiak ez du aurreikuspenik izan eta prozesua
kudeatzeko ez da gai izan. Ondorioz, ezartze-prozesua kaos bat izan da. Antxustegiren
ustez, Larraitz Ugarte Mugikortasuneko foru diputatuak uneoro protagonista izan
nahi du eta, horretarako, Mugi txartelaren prozesua azkartu nahi izan zuen.
Horren ondorioz, prozesua okertu da eta erabiltzaileak kaltetu ditu; izan ere,
ez dute txartela garaiz jaso eta ohiko tarifa ordaindu behar izan dute.
Era berean, EAJ-PNVren
batzarkideak honakoa salatu du: “Foru Aldundia ez da gai izan gaia kudeatzeko
eta, ondorioz, Eusko Jaurlaritzari errua egotzi dio. Hala ere, gogoratu behar
da, 2012an Foru Aldundiak eta alderdi sozialistaren aginteko Eusko Jaurlaritzak
sinatu zutela hitzarmena, PSEren aginteko gobernua funtzioetan zegoela. EAJ-PNV
agintera iritsi zenean gaia geldi zegoen, nahiz eta, orain, Bilduk eta PSEk
kontrakoa irudikatu nahi duten”.
Halaber, Antxustegik
segidakoa esan du: “Foru Aldundiak oso azkar ezarri nahi izan du tarifa
bakarra, pentsatu eta hausnartu gabe, eta presak sortu du kaosa erabiltzaileen
artean. Hau da, Bilduren aginteko foru aldundiak ez du hausnarketarik egin
aurretik eta, ondorioz, orain, ezin izan die eskaera guztiei erantzun eta,
beraz, hainbat erabiltzaile ohiko txartela ordaintzen ari dira eta zenbait
talde beherapenetatik kanpo gelditu dira”.
Azkenik, EAJ-PNVren
hautetsiak honakoa gogoratu du: “Garraio publikoaren alde egin duen alderdi
bakara EAJ-PNV izan da. Izan ere, txartel bakarra egin zuen, tarifa bakarra
ezartzeko dena prest utzi zuen eta, orain, Bilduk dena hankaz gora jarri du”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario