EAJ-PNVren
batzarkideak Martin Garitano diputatu nagusiari eskatu dio, azaltzeko PIGRUG
plangintzan eta indarrean dagoen Foru Arauan hondakinen tratamendua ixteko
aurreikusitako azpiegituren gauzatze maila.
Iñaki Errazkin Ingurumeneko
foru diputatua Batzar Nagusietan agertu da eta, bertan, Foru Aldundiak
errausketa-instalazioaren enpresei eman beharreko kalte-ordainei buruz erantzun
behar izan du, baldin eta errausketa-instalazioa behin betiko gelditzen bada.
EAJ-PNVren batzarkide Xabier Ezeizabarrenak, taldearen kezka adierazi du, izan
ere Foru Aldundiak ez du, oraindik, ez ekonomia-aurreikuspenik, ez aurreikuspen
juridikorik.
Horren harira,
Ezeizabarrenak komunikabideei honakoa esan die: “Beste behin ere, Foru
Aldundiak ez du erantzun zehatzik eman eta gaia oso garrantzitsua da.
Oraingoan, Bilduren aginteko Foru Aldundiaren jarrera arduragabea izan da, izan
ere ez du aurreikusi zer gertatuko den errausketa-instalazioa eraikitzen ari
diren enpresei eman beharreko kalte-ordainekin, betiere, baldin eta
errausketa-instalazioa ez bada egiten – eta, dagoeneko, Bilduk erabaki hori
hartuta du –“.
Era berean, Xabier
Ezeizabarrenaren iritziz, argi gelditu da, berriro ere, Bilduk ez duela aintzat
hartuko Batzar Nagusien gehiengoaren nahia eta alderdien arteko adostasunak
apurtuko dituela; izan ere, gogoan izan, 2013ko aurrekontuan errausketa-instalazioa
egiteko 17 milioi euro adostu zirela. Dena den, Ezeizabarrenaren ustez,
larriagoa da, ordea, Bilduk bere eredua ez zehaztu izana: ez du Batzar
Nagusietan erregistratu, bertan, alderdiek iritzia emateko, eztabaidatzeko eta
erabakitzeko.
Azkenik, EAJ-PNVren
batzarkideak segidakoa gogoratu du: “Martin Garitanori idatziz galdetu diogu
azaltzeko azaltzeko hondakinen tratamentua ixteko Foru Arauan eta PIGRUG
plangintzan aurreikusitako azpiegituren eraikuntza zertan den. Izan ere, oso garrantzitsua da jakitea nola erabili den
Batzar Nagusien gehiengoak adostutako aurrekontu-saila”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario