Eider
Mendoza jeltzalearen ustez, helburua da arreta-zerbitzu homogneoa, bakarra eta
kalitatezkoa ematea.
Onkologikoaren egoera eztabaida-gaia
izan da gaur Batzar Nagusietako osoko bilkuran. EAJ-PNVren batzarkide Eider
Mendozak eskatu du, Onkologikoari buruzko alarma mezuak ez egiteko. Izan ere,
Jon Darpon Osasun sailburuak argi utzi du: Onkologikoa Gipuzkoarako beharrezko
eta puntako baliabidea da.
Ildo beretik, Mendozak honakoa esan
du: “EAJ-PNVren nahia segidakoa da: Onkologikoa eta Donostia Ospitalearen
artean elkarlana egotea onkologia sailan. Horretarako, EAJ-PNVk, lehenik,
Osasun sailburuordea Onkologikoa kudeatzen duen partzuergoaren baitan egotea
lortu du; bigarrenik, Onkologikoari segurtasuna eta oreka emateko hitzarmena
sinatzeko konpromisoa hartu du, eta hirugarrenik, bi ospitale horien arteko
baliabideen funtzioen integrazioa egiteko prozesuari hasiera eman dio”.
Horrenbestez, batzarkide jeltzaleak
proposatu du, Onkologikoaren eta Donostia Ospitalearen onkologia zerbitzuen
bateratzea, elkarlanean aritzeko. Horiek horrela, informazio klinikoa
partekatzen hasi dira, dagoeneko”. Hortaz, Eider Mendozaren aburuz, Eusko
Jaurlaritzak legealdi berriari ekin zionetik pauso zehatzak egin dira zerbitzua
egoki koordinatzeko eta hobetzeko.
Era berean, Mendozak segidakoa
azpimarratu du: “PSEk erabaki zuen gaixoak ez bidaltzea Osakidetzatik
Onkologikora. Erabaki hori izan da, hain zuzen ere, Onkologikoaren jarduera gutxitu
duena, nahiz eta, orain, PSEk berak alarma-hotsa eman nahi duen”.
Halaber, EAJ-PNVren batzarkideak
Bilduri eskatu dio, baldin eta uste badu zerbitzu publikoak hobetzen direla
zuzeneko kudeaketarekin, Foru Aldundiak bere gain hartzeko hitzartuta dituen
zerbitzu publiko guztiak, besteak beste, zaharren egoitzak eta eguneko
zentroak.
Azkenik, hona hemen Eider Mendozaren
hitzak: “Helburua honakoa da: kalitatezko onkologia-zerbitzua ematea Donostia
Ospitalaren eta Onkologikoaren artean. Herritarrei zor zaielako, beraien
osasuna zaintzeko”. Amaitzeko, Mendozak Bildu, Aralar eta PSE alderdie eskatu
die, herritarrei alarma mezuak emateko, izan ere mezu horiek ez diete mesederik
egiten, eta akordioaren alde egiteko, ona izango delako Gipuzkoarentzat, herritarrentzat,
Osakidetzarentzat eta Onkologikoarentzat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario