11 de junio de 2013

EAJ-PNVK GUZTIZ DESEGOKIA JOTZEN DU AITORPEN BATERATUAREN EZABAPENA AZTERTZEKO FORU ALDUNDIAK EGIN DUEN ALDEBAKARREKO PROPOSAMENA.



Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJ-PNVren batzarkide taldeak kezka handiz ikusten ditu Foru Aldundia azken egun hauetan PFEZren inguruan egiten ari den aldebakarreko proposamenak, horien artean aitorpen bateratua ezabatzeko azterketa proposatzen duena. 


Proposamen hauek zuzen zuzenean eragiten die gure lurraldeko milaka zergaduneri eta Gipuzkoako familietako zati handi baten egonkortasun ekonomikoari eragin diezaiokete, testuinguru sozial eta ekonomiko izugarri zailean. Gure lurraldeko familia-guneek era askean hautatzen dute eurentzat onuragarrien jotzen duten formula eta aitorpen bateratuaren aukera ezabatzeak askatasun hori murrizten die.
Bestalde, EAJ-PNVren batzarkide taldeak uste du sinesgarritasun gutxi duela sexuen berdintasunaren argumentua erabiltzeak foru ogasunerako 300 milioi euro inguru aurrezteko aukera eskainiko lioken neurri hori zuritzeko.
Gure taldeak, gainera, kritika zorrotza egiten dio Foru Aldundiari, honek behin eta berriro aurkezten dituelako aldebakarreko proposamenak fiskalitate arloan, kontuan izan gabe une hauetan Autonimia Erkidegoko alderdi politikoak arlo honetan akordio zabalak lortzeko elkarrizketa prozesuan murgildurik daudela. Badirudi Bilduk, era honetako apustuen bidez, ihes egin nahi diola ezinbestekoa dugun kontsentsuari.
EAJ-PNVren jarrera prozesu honetan, aldiz, honakoa izan da: gainerako alderdi politikoei proposamenak egitea, modu zuhur, zintzo eta zorrotzean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario