Jeltzaleen
batzarkide-taldearen bozeramaile Markel Olanok Foru Aldundiari eskatu dio,
Bildu eta EAJ-PNV alderdien arteko akordioa betetzeko, hain zuzen ere,
defizitaren banaketaren 18 milioi euroen gaineko Foru Arauari buruzko
EAJ-PNVren eta Bilduren arteko akordioa betetzeko.
Gipuzkoako Foru
Aldundiaren bozeramaile Larraitz Ugartek asteartero bezala prentsaurrekoa egin
du. Bertan, Ugartek, beste gai batzuren artean, Inbiomed-en egoerari burzuko
gogoeta egin du. Behin Larraitz Ugarteren hitzak entzunda, EAJ-PNV
batzarkide-taldearen bozeramaile Markel Olanok honakoa esan du: “Onartezina da
Bilduren aginteko Foru Aldundiaren jarrera, izan ere, Eusko Jaurlaritzari eta
Kutxabak-i Inbiomed-ekiko konpromiso falta leporatu die”.
Horren harira, Olanoren
ustez, Foru Aldundiak segidakoa ezkutatu du: “Alde batetik, Foru Aldundiaren
konpromiso eza Inbiomedekiko, izan ere, 2014ko aurrekontuan ez du sailik egin
Inbiomedentzako – gogoan izan, Foru Aldundia Inbiomeden patronatuaren kide dela
–. Eta bestetik, Bilduk erakundeen arteko liskarra bilatu du eta bere ohiko
jarrera bihurtu du. Ondorioz, alderdien arteko eta erakundeen arteko harremanak
gaiztotu dira, hain zuzen ere, Gipuzkoa eta Euskal Herria bultzatzeko
ezinbestekoak diren harremanak gaiztotu dira”.
Gainera, Larraitz
Ugartek adierazi du, Foru Aldundiak, orain, Inbiomedi 150.000 euroko
diru-laguntza emango diola, eta beste 250.000 euroko diru-laguntza
baldintzatuko duela erakundeen arteko elkarlanera. Gogoan izan, 400.00 euroko
diru-laguntza 18milioi euroko defizitaren malgutzearen ondorioa dela.
Adierazpenoi erantzuteko, EAJ-PNV batzarkide-taldearen bozeramaileak Foru
Aldundiari honakoa eskatu dio: “Bildu eta EAJ-PNVren arteko akordioa betetzeko,
hain zuzen ere, defizitaren banaketaren 18 milioi euroak banatzeko akordioa
betetzeko. EAJ-PNVren ustez, 250.000 euro gordetzea akordioa ez betetzea da.
Gogoan izan, hasieran, Foru Aldundiak 300.000 euroko diru-laguntza proposatu
zuela Inbiomedentzat, eta EAJ-PNVk Bildurekin adostu zuela diru-laguntza horri
beste 100.000 euro gehitzea”.
Hori dela eta, Markel
Olanok Bilduren aginteko Foru Aldundiari eskatu dio, Inbiomedi 400.000 euroak
bere osotasunean emateko 2013.urtea amaitu baino lehen, betiere, Bildu eta
EAJ-PNVren arteko akordioa errespetatuz”. Horrenbstez, Olanok adierazi du,
ulertezina izango zela Eusko Jaurlaritzak ez-ohiko 400.000 euro ematea eta,
bitartean, Foru Alundiak 250.000 euro gordetzea, nahiz eta, Batzar Nagusietan
Inbiomedi 400.000 euro emateko Foru Araua onartu den. Beraz, Markel Olanok
Bilduren hipokresia salatu du, izan ere, gainerako alderdiekin jarrera
oldarkorra izan du eta ez du Inbiomedekiko konpromisorik izan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario