Batzarkide
jeltzale Xabier Ezeizabarrenak salatu du, Bilduk Gipuzkoa utzi duela hondakinak
tratatzeko azken faserako azpiegiturarik gabe, betiere, araudiaren eta Europar
Batasunaren zuzentarauen aurka.
Ingurumeneko eta
Lurralde Antolaketako foru diputatu Iñaki Errazkin Batzar Nagusietan agertu da
gaur goizean EAJ-PNVk eskatuta. Bertan, Errazkinek azaldu du Gipuzkoako
Hondakinen Partzuergoaren (GHK) eta errausketa-instalazioaren
eraikuntza-enpresen arteko ituna, hain zuzen ere, errausketa-instalazioa ez
eraikitzeko GHK-ren eta enpresen arteko ituna. Horren harira, EAJ-PNVren
batzarkide Xabier Ezeizabarrenak Bilduri honakoa leporatu dio: “Bilduren
interesak lehenetsi izana eta, ez ordea, gipuzkoarron interesak”.
Horiek horrela,
Ezeizabarrenak salatu du, Bilduren eta enpresen arteko akordioak Gipuzkoa utzi
duela hondakinak tratatzeko azken faserako azpiegitura gabe. Hau da, Bilduk
interes publikoen aurkako akordioa egin du eta, gainera, araudiaren aurka egin
du.
Era berean, EAJ-PNVren
batzarkideak Iñaki Errazkini segidako kritika egin dio: “Batzar Nagusietan
agertu da oposizioak eskatuta eta ez, ordea, bere ekimenez. Jarrera hori ohikoa
da, beraz, Errazkinek beste behin agerian utzi du ez dela gardena izaten ari,
izan ere, informazioa eta datuak ezkutatu nahian dabil”.
Xabier Ezeizabarrenak,
halaber, Iñaki Errazkin foru diputatuari gogoratu dio, Europar Batasunak
birziklatu eta konpostatu ezin diren hondakinen balorizazio energetikoaren alde
egiten duela. Beraz, Bilduren jarrera kamikazeen jarrera bera da: Europar
Batasunaren herrialde aurreratuenen aurka egiten du eta, gainera, Bilduk berak
esaten du herrialde horiek oker daudela eta errausketa-instalazio
kaltegarriaren mende daudela, eta Bilduk berak bakarrik arrazoia duela.
Horrenbestez,
Ezeizabarrenak segidakoa esan du: “Gipuzkoarron kezka handitzen ari da, baita Bilduren
kontraesanak ere; izan ere, 2013.urtearen hasieran Bilduk esan zuen bere
helburua zabortegiak ixtea zela eta duela aste batzuk, ordea, guztiz kontrakoa
esan zuen, hain zuzen ere, zabortegiak ezinbestekoak direla. Beraz, Iñaki
Errazkin Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatua gezurretan ari
da eta ez du bere benetako pentsaera azaldu nahi. Eta, bien bitartean, Foru
Aldundiak erabaki kaltegarria hartu du gipuzkoarron interesen aurka:
kaltegarria da, enpresei ordaindutako dirua ezin delako berreskuratu.
Kaltegarria da, ez duelako konpontzen hondakinen tratamenduaren arazoa. Eta
kaltegarria da, Europar Batasunaren zuzentarauen aurkako erabakia delako –
gogoan izan, Europar Batasunak esan duela zabortegiak itxi behar direla –“.
Azkenik, EAJ-PNVren
hautetsiak honakoa salatu du: “Bilduren aginteko Foru Aldundiaren erabakiak
agerian uzten du muturreko ezker abertzalearen iritzia gailendu dela. Beraz,
Iñaki Errazkinek ez ditu bete ez Batzar Nagusien akordioak, ez emandako hitza
eta, ondorioz, ez da sinegarria. Gainera, bere helburua da lehengo eredua
desegitea – nahiz eta Europar Batasuneko herrialde aurreratuenen eredu bera den
– beste plangintzarik egin gabe eta zabortegi berriak non irekiko dituen
zehaztu gabe. Eta hori guztia, Europar Batasunaren zuzentarauen eta gipuzkoar
gehienen borondatearen aurka”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario