16 de diciembre de 2013

MARKEL OLANO: “AKORDIOAREKIN EGONKORTASUNA LORTU DU EAJ-PNV-K GIPUZKOARENTZAT ETA ERAKUNDEEN ARTEKO ELKARLANARENTZAT KRISIARI AURRE EGITEKO”.


EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramaileak gainerako alderdi politikoei eskatu die, arduratsuak izateko eta EAJ-PNVk hasitako bideari eusteko. Izan ere, EAJ-PNVk jarrera arduratsua izan du eta proposamenak egin ditu, gipuzkoarren eskariei jarraituz.  




Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontu-proiektuaren onarpenak bigarren izapidea pasa du gaur arratsaldean Gipuzkoako Batzar Nagusietan. EAJ-PNV eta Bildu alderdiek akordioa lortu zuten krisiari aurre egiteko 15 milioi euroko aurrekontu-saila egiteko eta, ondorioz, jeltzaleek aurrekontuaren onarpena ez dute oztopatuko. Eta, hain zuzen ere, akordio hori irudikatu dute Bilduk eta EAJ-PNVk gaur arratsaldean Ogasun eta Finantzetako batzordean.

EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok esan du, akordioa ona dela Gipuzkoarentzat, izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak krisiari aurre egiteko tresna izango du. Olanoren ustez, EAJ-PNVk egonkortasuna lortu du bai Gipuzkoarentzat, bai erakundeen arteko elkarlanarentzat krisiari aurre egiteko. Dena den, Markel Olanok berak eta Gipuzko Buru Batzarreko presidente Joseba Egibarrek larunbatean prentsaren aurrean esandakoa gogorarazi du Olanok: “EAJ-PNVk abstentzioa bozkatuko du, izan ere EAJ-PNVk aurrekontua beste era batera egingo luke”.

Era berean, Olanok segidakoa azpimarratu du: “Oso garrantzitsua da Gipuzkoako enpresek jakitea EAJ-PNVri esker Gipuzkoako Foru Aldundiak krisiari aurre egiteko tresna duela. Eta, gainera, tresna horrek neurriak dituela enpresei laguntzeko”. Horren harira, batzarkide-talde jeltzalearen iritziz, enpresak oso garrantzitsuak dira enplegua sortzeko, gizarte-ongizatea bermatzeko, solidaritatea izaten jarraitzeko eta lurraldearen oreka mantentzeko. Hau da, Gipuzkoako etorkizuna enpresen esku dago.

Markel Olanok, halaber, honakoa esan du: “EAJ-PNV koherentea izan da, izan ere euskal erakunde guztiak aurrekontua izateko irizpidea ezarri du eta horrekin bete du. Ondorioz, erakunde guztiek aurrekontua izango dute eta, hori, oso garrantzitsua da krisiari aurre egiteko. Horrenbestez, jeltzaleok akordioak egin ditugu erakunde guztietan eta, hori, berri oso ona da, bai herriarentzat, bai enpreentzat, hau da, ekonomiarentzat eta politikarentzat”. Hortaz, Olanok segidakoa adierazi du: “Akordioa lortu dugu, EAJ-PNV eta Bilduren arteko liskarra puri-purian dagoela. Hala ere, EAJ-PNVk herritarren eskaerak kontuan hartu ditu eta akordioa egiteko proposamena egin du, izan ere, gipuzkoarrek ez dute zergatik ordaindu behar alderdion arteko liskarren ondorioak”.

Azkenik, EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramaileak gainerako alderdi poltikoei eskatu die, arduratsuak izateko eta EAJ-PNVk hasitako bideari eusteko. Izan ere, EAJ-PNVk jarrera arduratsua izan du eta proposamenak egin ditu, gipuzkoarren eskariei jarraituz”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario