23 de enero de 2014

EAJ-PNV-K ADIERAZI DU HERRITARREK GARDENTASUNA ESKATU DUTELA ETA FORU ARAUAK BILDU BEHARTZEN DUELA GARDENTASUNA BERMATZERA



Batzarkide jeltzale Xabier Ezeizabarrenak honakoa azpimarratu du: “Gardena izatea da, Bilduren aginteko foru gobernuak epean erantzutea; gardena izatea da, erantzunak egokiak izatea; eta gardena izatea da agerraldiak ahalik eta azkarren egitea”.



Gaur goizean Gipuzkoako Batzar Nagusietan, batzarkide-taldeek Gardentasunaren gaineko Foru Arauari buruzko zatiko zuzenketak onartu dituzte. EAJ-PNVren batzarkide Xabier Ezeizabarrenaren iritziz, oso positiboa da Foru Arau proiektua indarrean jartzea, hain zuzen ere, Batzar Nagusietan gainerako taldeok Bilduren aginteko Foru Aldundiari behin eta berriro eskatutakoa indarrean jartzea. Hortaz, Gipuzkoako Foru Aldundia behartuta dago, gainerako administrazio publikoak bezala, gardentasuna bermatzera eta informazioa herritar guztiei ematera.

Horren harira, Ezeizabarrenak segidakoa esan du: “Nahiz eta hainbat lekutan gardentasuna herritarrei boterea ematea dela ulertu den, gardentasuna pertsonen eskubide subjetiboa da”. Hortaz, EAJ-PNVren batzarkideak bere taldearen zuzenketen helburua azaldu du: “Foru Araua hobetzea eta foru administrazioa ahalik eta gardena izatea; izan ere, akats larriak zeuden”.

Era berean, Xabier Ezeizabarrenak honakoa azpimarratu du: “Gardena izatea da, Bilduren aginteko foru gobernuak epean erantzutea; gardena izatea da, erantzunak egokiak izatea; eta gardena izatea da, agerraldiak ahalik eta azkarren egitea. Eta egindako zuzenketen helburua segidakoa izan da: Batzar Nagusietan gardentasuna bermatzea, jarduera ahalik eta egokien garatzeko”.

Azkenik, Ezeizabarrenak salatu du, ezker abertzalearen jarduera Gipuzkoako Foru Aldundian zein udaletan: “Ezker abertzalearen jarrerak ez dator bat gardentasun printzipioarekin. Izan ere, ezker abertzaleak esaten du, irekia dela, entzuteko gaitasuna duela, herritarrei hurbila dela, eta hitz egiteko gaitasuna duela; baina aitzitik, errealitatea bestelakoa da: ezker abertzaleak jarrera itxia du, iluna da, sekretuak ditu eta inposatzen du.  Hau da, Bilduk esaten duenaren kontrakoa egiten du”. Hori del aeta, EAJ-PNVren batzarkidearen iritziz, Foru Arauak herritarren gardentasun eskariari erantzuten dio eta, hain zuzen ere, gardentasuna da Bilduk bermatu beharko duena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario