Batzarkide
jeltzale Xabier Ezeizabarrenak Foru Aldundiari egotzi dio inposatzea eta gainerakoekin
batera erabakirik ez hartzea. Gainera, Bilduk Foru Arau bat gustuko ez duenean
ez betetzea erabakitzen du, betiere, gizarte-, politika- eta ekonomia-ondorioak
kontuan hartu gabe.
Ingurumeneko eta
Lurralde Antolaketako foru diputatu Iñaki Errazkinek Gipuzkoako Batzar
Nagusietako Ingurumeneko batzordean agertu da EAJ-PNVk eskatuta. Bertan,
Errazkinek erantzun die jeltzaleek duela sei hilabete egindako hainbat
galderari, hain zuzen ere, hondakinen kudeaketaren azken faseari buruzko
hainbat galderari. EAJ-PNVren batzarkide Xabier Ezeizabarrenak salatu du, Iñaki
Errazkin foru diputatuaren jarrera hipokrita, izan ere, gainerako alderdiei
eskua luzatu die akordioa egiteko, baina era berean, erakundeei errespetua
galdu die.
Ildo beretik,
Ezeizabarrenak honakoa esan du: “Dirudienez, Iñaki Errazkin ez da gertatzen ari
denaz jabetu edo ez da jabetu nahi. Izan ere, Batzar Nagusiek hainbat erabaki
hartu dituzte, baina Bilduren foru gobernuak ez du onartutakoa bete. Beraz,
Bilduk alderdikeriaz baliatzen da erakundeak irauli egiteko. Hortaz, Bilduk
Foru Arau bat gustuko ez duenean ez betetzea erabakitzen du, betiere, gizarte-,
politika-, eta ekonomia- ondorioak kontuan hartu gabe”.
Era berean, EAJ-PNVren
batzarkideak segidakoa adierazi du: “Foru Aldundiak hondakinak tratatzeko azken
fasea egiteko bere proposamena hitzaldi batean aurkeztu zuenetik behin urte eta
erdi igarota – gogoan izan, Foru Aldundiak egonkortutako hondakin fardelen
biltegien alde egin duela – egoera ez da aldatu: Bilduren aginteko Foru Aldundiak
gaia baztertu du eta Batzar Nagusiek onartutakoa ez betetzea erabaki du – nahiz
eta Batzar Nagusiek arlo horretan eskumena duten –. Beraz, Bilduk ez du argitu,
oraindik, zabortegi berri horiek non kokatuko dituen, zeintzuk izango diren
epeak, nolako aurrekontua izango duten biltegi horiek, eta zein izango den
biltegien kokapena erabakitzeko jarraituko duen lurralde plangintza”.
Xabier Ezeizabarrenak,
halaber, salatu du, Iñaki Errazkinek ez diela erantzun EAJ-PNVren galderei, are
gehiago: “Errazkinek egonkortutako hondakin fardelak miraria egingo dutela
sinesten du, nahiz eta Kataluniako Cerdanyola herrian biltegi horiek porrot
egin duten. Eta bien bitartean, hain zuzen ere, Bilduk gaiari heldu gabe
jarraitzen dion bitartean, Bilduk hondakinak zabortegi batetik bestera eramaten
ditu eta, ondorioz, zabortegi horiek irekita jarraitu beharko dute, hain zuzen
ere, Europar Batasunaren zuzentarauek esandakoaren aurka”.
Azkenik, Ezeizabarrenak
Iñaki Errazkini eskatu dio, egungo araudia betetzeko, zabortegiak ixteko
Europar Batasunak eskatu bezala, eta hondakinak tratatzeko azken fasea egiteko
ustezko sistemei buruz hitz egiteari uzteko, izan ere Bilduk ezingo du bere
sistema ezarri legealdia amaitu aurretik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario