Batzarkide
jeltzale Zorione
Etxezarraga izango da batzordearen lehendakaria eta, bertan,
Gipuzkoan hondakinen kudeaketaren gaineko etorkizuna eta errealitatea ezagutuko
dira.
Gipuzkoako Batzar
Nagusietako batzarkide-taldeek batzorde berria sortu dute, hain zuzen ere,
Gipuzkoan hondakinen kudeaketa aztertzeko batzordea. Batzorde berriaren izena
honakoa da: Gipuzkoako Hondakinen
Partzuergoaren bilakaera finantziarioari eta irtenbide teknikoei buruzko
azterketa-batzordea. EAJ-PNVren batzarkide Zorione Etxezarraga
izango da lehendakaria eta bere lana informazioa jasotzea eta batzarkide-taldeei
helaraztea izango da, betiere, informazioa aztertzeko eta Batzar Nagusietan
eztabaidatzeko, izan ere, Batzar Nagusiek dute eskumena.
Xabier Ezeizabarrena izango da jeltzaleen
batzarkide-taldearen bozeramailea batzorde berrian. Ezeizabarrenak berak
batzordearen eraketaren ondoren segidako adierazpenak egin ditu: “Gaurtik aurrera
hondakinen kudeaketaren egoerari aurre egiteko organoa izango dugu. Bi urte
pasa dira Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren (GHK) ordezkariak aukeratu
zirenetik eta partzuergoaren egoera oso larria da: finantzak noraezean daude,
GHK-k ez du lortu hondakinen kudeaketaren arazoa konpontzea eta, gainera, ez du
bermatuta bere segurtasun juridikoa.
Horren harira,
EAJ-PNVren batzarkideak gogorarazi du, Bilduren aginteko Foru Aldundia GHK-ren
partaide dela eta partzuergoaren gobernuaren herena ordezkatzen duela. Eta,
hain zuzen ere, nahiz eta Batzar Nagusien gehiengoak Bilduri onartutakoa eta
araudia errespetatzeko eskatu dion, Bilduren aginteko GHK-k alde bakarreko
politika egiten jarraitu du eta bizkar eman die partzuergoan sortutako arazoei. Horrenbestez, Xabier Ezeizabarrenak honakoa
esan du: “Batzorde berriak Bilduren gardentasun ezari aurre egingo dio. Izan
ere, Bilduk datuak nahita ezkutatu ditu eta helburu bakarra izan du: bere
iritzia inposatzea, gipuzkoar gehienen iritziaren aurka”.
Era berean, Ezeizabarrenak
salatu du, egun bistakoa dela Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak ez duela
bermatuta bere finantza- eta zuzenbide-segurtasuna eta, ondorioz, diru asko
galdu dezakeela, hain zuzen ere, Gipuzkoako erakundeek bere gain hartu ezingo
luketen diru-kopurua. Hori dela eta, batzorde berriak horrelako gaiak
egiaztatuko ditu, datu guztiak izateko eta aztertzeko eta, betiere, helburua
segidakoa izango da: Bilduk kudeaketa kaskarra egiteari uztea, izan ere, gaia
oso teknikoa da, hain zuzen ere, EAJ-PNVren ustez, alderdi guztien artean heldu
beharreko gaia.
EAJ-PNVren hautetsiak,
halaber, honakoa gogorarazi du: “GHK ezkutatzen saiatu da ezker abertzalearen
alde bakarreko erabakia, hain zuzen ere, Zubietako errausketa-instalazioa ez
eraikitzeko erabakia. Eta, horretarako, instalazioak Ingurumeneko Baimen
Bateratua ez zuela betetzen esan zuen. Baina errealitatea bestelakoa da: Eusko
Jaurlaritzak gezurtatu zuen ezker abertzaleak ezkutatu nahi izan zuen argudioa,
betiere, ezkutuan errausketa-instalazioaren enpresa eraikitzaileekin milioika
euroko kalte-ordainak hitzartzeko, errausketa-instalazioa ez eraikitzeko”.
Azkenik, hona hemen
Xabier Ezeizabarrenaren hitzak: “Bien bitartean, Bilduren proposamenari buruz
ezer gehiago jakin gabe jarraitzen dugu. Jakin izan dugun gauza bakarra da
hondakin fardelak biltzeko guneak irekiko dituela, hau da, zabortegi berriak
irekiko dituela eta, hori, hain zuzen ere, Europar Batasunaren zuzentarauen
aurkako erabakia dela. Gogoan izan, gainera, Bilduren plangintzaren berri hitzaldi
batean izan genuela, izan ere Bilduk ez du Batzar Nagusietako erregistroan
dokumenturik aurkeztu, bertan eztabaidatu ahal izateko. Eta Batzar Nagusiek
dute arlo horretan eskumena. Beraz, batzorde berriari esker, Gipuzkoan
hondakinen kudeaketaren gaineko etorkizuna eta errealitatea ezagutuko dira.”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario