Batzarkide
jeltzale Xabier Ezeizabarrenak Iñaki Errazkini honakoa gogorarazi dio: “Europak
Foru Aldundiari hondakinen gaineko eztabaidagune batean parte-hartzeko gonbita
egin izanak ez du esan nahi Bilduren hondakinak kudeatzeko politika babesten
duenik”.
Iñaki Errazkin foru
diputatuak Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako batzordean parte-hartu du
gaur goizean. Bertan, EAJ-PNVk eskatuta, segidako gaiari buruzko azalpenak eman
ditu: Europar Batasunak egingo duen ikerketa, hain zuzen, jakiteko Foru
Aldundiak hondakin-plangintzari egindako aldaketek indarreko Foru Araua
betetzen duten ala ez. Batzarkide jeltzale Xabier Ezeizabarrenak esan du, Europako
Batzordeak berak urtarrilaren amaieran esan zuela Gipuzkoako Foru Aldundiak ez
ziola aldaketei buruz informatu, ez hondakinen kudeaketaren aldaketei buruz, ez
hondakinen tratamenduaren azken fasearen gaineko aldaketei buruz. Hala ere,
Xabier Ezeizabarrenaren ustez, larriena honakoa da: Bilduk Europako Batzordeari
ezkutatu dio Foru Aldundiaren erabakiek ez dutela Gipuzkoako Batzar Nagusien babesa.
Era berean,
Ezeizabarrenak gogorarazi du, Europar Batasunaren zuzentarauak derrigorrez bete
behar direla, baina aitzitik, Foru Aldundiak ez dituela bete, izan ere, ez du
ezarritako hierarkia errespetatzen eta, gainera, Europako Batzordeari ez dio
esan bere plangintzak segidakoa aurreikusten duela: egungo zabortegiak irekita
mantentzea eta zabortegi berriak irekitzea. Eta erabaki horiek guztiak Europar
Batasunaren zuzentarauen aurkakoak dira.
EAJ-PNVren batzarkideak,
halaber, honakoa salatu du: “Bilduk Europako Batzordeari Gipuzkoako
errealitatea ezkutatu dio hondakinen kudeaketan. Izan ere, ez Europako
Batzordeak, ez Europako Inbertsioetarako Bankuak, ez zuten aldaketen berri,
hain zuzen ere, Bilduren aginteko Foru Aldundiak hondakin-plangintzari egindako
aldaketen berri”. Horren harira, Xabier Ezeizabarrenak Bilduri leporatu dio,
Batzar Nagusietan ere gardena ez izatea – gogoan izan, Batzar Nagusiek dutela
eskumena hondakinen plangintza egiteko –, izan ere, ez die batzarkide taldeei
azaldu ez zer egingo duen egungo zabortegiekin, ez non eta zein hirigintza
plangintzaz baliatuta irekiko dituen egonkortutako hondakin fardelen biltegiak.
Azkenik, Ezeizabarrenak
Iñaki Errazkini honakoa gogorarazi dio: “Europak Foru Aldundiari hondakinen
gaineko eztabaida-gune batean parte-hartzeko gonbita egin izanak ez du esan
nahi Bilduren hondakinak kudeatzeko politika babesten duenik. Eta horren
adibide segidakoa da: Ingurumeneko Europar Batasunaren komisario Janez Potocnik-ek
baieztatu du Bildu araudia ez dela betetzen ari. Hau da, Europako Batzordeak
zalantzak ditu: ez daki zer gertatzen ari den Gipuzkoan hondakinen
kudeaketarekin. Eta, hori dela eta, Europako Batzordea gaia ikertzen hasi da,
eta helburua honakoa da: auzia zertan den argitzea”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario