5 de febrero de 2014

EAJ-PNV-K ESKATU DU HERRIAREN INTERESAK LEHENESTEKO DIRU-SARREREN BANAKETAN ETA BALANTZEEN EGUNERATZEAN

Batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaile Markel Olanok honako eredua babestu du: “Banaketa egiteko ereduak orekatua, bidezkoa eta solidarioa izan behar du eta herriaren dinamikak nahastu nahi ditu”.


Balantzeen eguneratzeari buruz eztabaidatu dute batzarkide taldeek gaurko osoko bilkuran. EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok eskatu du, herriaren interesak lehenensteko diru-sarreren banaketan. Horrenbestez, Markel Olanok honakoa babestu du: “Eredua mantentzea, betiere Gipuzkoako interesak lehenetsiz, baina, era berean, herrian liskarrik sortu gabe”.

Horren harira, Olanok segidakoa errespetatzeko eskatu du: “Finantza-neutraltasuna, hau da, erakunderik ez kaltetzeko; eta finantza-nahikotasuna, euskal erakundeak bere politikak egiteko baliabide nahikoak izateko”. Era berean, jeltzaleen bozeramaileak eskatu dui, banaketa egiteko eredua orekatua, bidezkoa eta solidarioa izateko. Markel Olanoren ustez, ereduak ekidin behar ditu herria nahastu nahi dituen dinamikak.

Ildo beretik, EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramaileak salatu du, Bilduren aginteko foru gobernuaren eredua, izan ere, balantzeen eguneratzeari egoera berezia ematen dio. Markel Olanoren iritziz, Foru Aldundiak gaia isolatu nahi du, hau da, ez dio herri-ikuspegirik eman nahi, eta hori akatsa da. Izan ere, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde bakoitzak gaia bere kontura aztertzen badu eta, beraz, bakoitzak bere interesak babesten baditu, Lurralde Historikoen arteko loturekin amaitzeko arriskua dago.

Azkenik, hona hemen Olanoren hitzak: “Oreka lortzeko ezinbestekoak dira Eusko Jaurlaritzaren eta Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren lana. Izan ere, lurralde bakoitzak bere irakurketa egiten du, baina aitzitik, herriaren interesa lehenetsi behar dugu eta, horretarako, Herri-Dirubideen Euskal Kontseilua eta Eusko Jaurlaritza ezinbestekoak dira – gogoan izan, Eusko Jaurlaritzak hiru ordezkari dituela Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan –

No hay comentarios:

Publicar un comentario